Saltatu nabigazioa

Aparteko izaki bizidunak eta non aurki ditzakegun

Biodibertsitatea neurtu al daiteke? Bai, noski! Film ezagun baten izenburua oinarri hartuta (Fantastic Beasts and Where to Find Them), biodibertsitatea nola neurtu aztertuko dugu. 

Biodibertsitate handiena duten guneak gizakion esku-hartzerik izan ez dutenak izaten dira beti. Hori dela eta, klima- eta ingurumen-faktore bikainak dituzte, eta ekosistema aberatsagoak izan ditzakete. Horren adibide dira, esaterako, oihan tropikalak. “Hot Spot” edo puntu bero esaten zaie. Guk landare-espezie ugari izan ditzakeen gertuko berdegune batean (zelaia edo parkea) egingo dugu gure ikerketa. Landareak ikertuko ditugu, hain zuzen, horiek zenbatu eta neurtzea askoz ere errazagoa delako. 

Texto
Jon Sullivan. Testua (Jabetza publikoa)

Alabaina, kontzeptua ulertzeko, lehenik eta behin modelo batekin egingo dugu lan. Modelo horrek gero errealitatean aurkituko ditugun ezaugarri berdinak izango ditu. Beraz, berdegune baten ordez testu-zati bat erabiliko dugu. Testu hori simulazio bat izango da, ikasgelatik atera aurretik entrenatzeko. 

Ataza: modelo batekin praktikatzea

Iraupena:
1.5 orduak
Taldekatzea:
Lauko taldeak

Testu horretan, letrak espezieak izango dira, eta horien kopuru jakin bat sakabanatuta egongo da, landareak naturagune batean bezalaxe. “Letra-espezie” bereziak egongo dira, beste batzuk oso ugariak izango dira eta testuan hutsuneak ere aurkituko ditugu, ekosistemako soilguneen pare.

Jarraituko dugun prozedura ekologiako biodibertsitate-neurketetan jarraitzen denaren berdina izango da. Taldetan jarriko gara eta, testua aurrean daukagula, datu hauek jasoko ditugu koadernoan:

1.- Eremuaren neurria. Modelo honetan, eremua testua da. Letrek eta zuriuneek hartzen dituzten espazioen kopurua zenbatuko dugu (letra bakoitzari espazio bat emango diogu). Espazio bakoitza 30 cm-ren baliokidea izango da. Eremuaren azalera kalkulatuko dugu.

2.- Ekosistemaren dentsitatea, hau da, espazio hutsen eta guztira erabilgarri dauden espazioen arteko erlazioa. Ehuneko baten bidez adieraziko dugu.

3.- “Letra-espezie” guztien zenbaketa. Zenbat letra desberdin dauden zenbatuko dugu. Letra bakoitza espezie bati dagokio; adibidez, 25 letra, 25 espezie. Letra larriak eta xeheak espezie bereko barietatetzat hartuko ditugu.

4.- Espezie bakoitzaren zenbaketa; adibidez, zenbat “a”, zenbat “b”, etab.

5.- Espezie bakoitzaren ehunekoa, espezieen guztizko kopuruarekin alderatuta. Adibidez, testuan 290 letra badaude eta horietatik 22 “a” espeziekoak badira, ehunekoa 7,5 izango da.

Honako taula hauetan jasoko ditugu emaitzak:

Eremu

Letra duten espazioak Espazio hutsak Eremuaren azalera Eremuaren dentsitatea
       

Espezieen zenbaketa

Espeziea Banakoen kop. Espezieen kop. guztira Espezie bakoitzaren ehunekoa Dominantzia (dominantea edo arraroa) Banaketa (homogeneoa edo heterogeneoa) Espeziaren ugaritasun handieneko eremua
"a"            
"b"            
.....            

6.- Datu horiek oinarri hartuta, zenbait ondorio atera ditzakegu; adibidez, zein espezie d(ir)en dominantea(k) (gehien errepikatzen direnak, ehuneko handiena dutenak), zein diren arraroak, eremuko zein aldetan dauden espezie batzuk gehiago beste batzuk baino, etab. Taula osatuko dugu.

7.- Talde bakoitzak txostena emango dio irakasleari.

8.- Ondoren, denon artean aztertuko dugu gelan. Irakasleak taldeei banan-banan galdetuko dizkie jasotako emaitzak, eta arbelean idatziko ditu.  Azkenik, modeloari buruzko eztabaida txiki bat egingo dugu.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)