Saltatu nabigazioa

Biodibertsitatea

Zertan du baleak bakterio baten antza? Elkarren antzik ez dutela pentsa genezake, baina gauza askotan dute antza, organismo guztion oinarrizko egitura oso antzekoa baita. Bioelementu  berdinak ditugu, egitura-unitate komuna dugu (zelula) eta nutrizio, erlazio eta ugalketa funtzioak egiten ditugu. 

pxhere. Koral-arrezifea (Jabetza publikoa)

Dena dela, biziaren definizioak berak dituen antzekotasunak hor egon arren, izaki bizidunok, gizakia barne, oso anitzak ere bagara. Gure inguruan begiratzen badugu, bizi‑forma oso desberdinak aurkituko ditugu Lurreko bazter guztietan, hasi bakterioa bezalako organismo mikroskopikoekin eta baleak bezalako tamaina ikaragarrikoak arte, baita muturreko baldintzetan  ere. 

Dibertsitate hori milioi urte askotako eboluzio naturalaren ondorioa da eta organismoak inguru oso desberdinetara (lehorrera, uretara, airera) egokitzearen ondorioa ere bai. Izaki bizidunok harreman-sistema konplexua dugu haiekin eta inguru horietan bizi diren beste espezieekin. Horri “ekosistema” esaten diogu. Horko baldintzetan izaten den alterazio orok oreka naturala galtzen du eta, denborarekin egoera egonkorrera jotzen du, zenbaitetan funtsezko aldaketekin. Eta azkenengo horretan eragin handia izan dezakete gizakiaren jarduerek. 

Kontzeptu horiei guztiei forma emateko, biosfera eta biodibertsitatea erabiltzen ditugu. Biosfera ekosistema global bat dela esan daiteke, planetako izaki bizidunak eta horiek elkarrekin eta inguruarekin dituzten harremanak barne hartzen dituena. Lurraren «bilkin bizia» dela esan genezake, gune horren barruan garatzen baita bizia. Biodibertsitatea, aldiz, izaki bizidunen aniztasun zabalaz ari da, horien guztien eboluzioa eta ekosistema kontuan izanda; eta garrantzitsua da, funtzionamendu ona eta oreka bermatzen baititu, eta ezinbestekoa da, gainera, izakientzako baliabide natural gisa. 

HBI honetan biodibertsitatea ikertuko dugu: zer den, nola neur dezakegun, zergatik den garrantzitsua mantentzea, gizakiak duen teknologiarekin zer eragin positibo edo kaltegarri izan dezakeen eta zer egin dezakegun galera saihesteko. Lehen gerturatze bat egingo dugun arren, geroago ikertuko ditugu ekosistemak, izaki bizidunak bizi diren inguruarekin eta beren artean lotzen dituzten harremanak.

Guk ez dugu biziaren sarea ehuntzen, sare horretako hari soil bat besterik ez gara. Sareari egiten diogun guztia, geure buruari egiten diogu

Jefe Seattle 1855

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)