Saltatu nabigazioa

Polinizatzaileak

Erlezainek azken hamarkadetan erle-kolonietan izandako galeren ondorioz, arazo askoz ere globalago bat detektatu da: biodibertsitatearen galera eta horrek dituen ondorioak. 

Gai mediatikoa izan da, hartz zurien habitata galtzearekin eta baleak neurrigabekeriaz arrantzatzearekin lotutako gaiekin batera; hala ere, ukaezina da hein handi batean kontsumoaren gizarteari lotutako arrazoiengatik mehatxatuta dauden espezie ugari daudela. Milioi bat landare- eta animalia-espezie inguru gaur egun galzorian daude, gizakiaren historiako kopururik handiena. 

Colibrí
Mdf. Kolibria (CC BY-SA)

Polinizatzaileen beherakada kasu kezkagarrienen artean dago. Polinizatzaileen kopuruak behera egiten badu, horrek esan nahi du landare ugari ere desagertzeko arriskuan daudela, haien menpe dauden organismoekin batera. Halaber, polinizatzaileen kopuruak eta dibertsitateak behera egiteak eragina du elikagaien segurtasunean, eta nekazaritza‑errendimenduaren galera eragin dezake.

Ataza honetan polinizatzaileen, eta, zehazki, erleen arazoa ikertuko dugu, baina lan handia egiten duten beste izaki bizidun batzuk ere badaude: liztorrak, inurriak, euliak, tximeletak, kakalardoak, kolibriak, saguzarrak, karraskari batzuk, baita gizakia ere. 

Ataza: erlerik gabeko mundua, bideo interaktiboa

Azken urteotan erlezainek koloniak galdu direla jakinarazi dute, batez ere EBren mendebaldeko herrialdeetan, hala nola Espainian, Frantzian, Belgikan, Alemanian, Erresuma Batuan, Italian eta Herbehereetan. Hala ere, mundu-mailako arazoa da, antzeko egoera hauteman baita AEBn, Errusian eta Brasilen.

Gai horrek jendearen arreta piztu du; izan ere, erleak eta beste polinizatzaile batzuk oinarrizkoak dira gure ekosistemetan eta eragin zuzena daukate nekazaritzan eta elikaduran. Balioespenen arabera, egungo laboreen ekoizpenaren % 5-8 inguru polinizaziotik dator zuzenean.

Gaur egun ez dago ideia hori osa dezakeen datu zientifikorik, baina polinizatzaileen kopuruak behera egin du nabarmen, bereziki giza jardueraren ondorioz; besteak beste honako hauen ondorioz: nekazaritzak edo urbanizazioak, laboreetan pestizidak eta beste kutsatzaile batzuk erabiltzeak, espezie exotiko inbaditzaileek, gaixotasunak sortzen dituzten parasitoek edo klima-aldaketak eragindako habitat naturalen galera eta degradazioa.

Bideo interaktibo baten bidez gaia sakon aztertuko dugu. Taldeka jarriko gara bideoari buruzko galderak gure koadernoan idazteko.

com/watch?v=i-qMeKCAmO0&t=10s

Ederto! Orain, banaka, bideoan entzun duguna errepasatuko dugu pixka batean.

Ataza: erlerik gabeko mundua, kontakizun kooperatiboa

Iraupena:
Ordu bat
Taldekatzea:
Lauko taldeak/ gela osoaToda la clase

Talde bakoitzak, modu kooperatiboan, kontakizun labur bat (orrialde bat gehienez) idatziko du. Izenburua hau izango da: “erlerik gabeko mundua”. Bertan, erlerik gabeko mundua deskribatuko dugu, bideoan entzun duguna kontuan hartuta. Horretarako, lehenengo ikasleak kontakizunaren sarrera idatziko du eta, ozenki irakurri ondoren, hurrengo ikasleari pasatuko dio. Horrela jarraituko dugu taldekide guztiek zati bat idatzi arte, betiere errepikatu gabe.  Norbaitek nahi izatekotan, marrazki edo eskemaren bat egin daiteke.

Bukatzeko, gelan kontakizunak taldeen artean trukatuko ditugu. Talde bakoitzak, gainerako kontakizunak ebaluatzeko, irakasleak prestatu duen eskala erabiliko du. Ondoren, kontakizun guztiak ozenki irakurriko ditugu.

Abeja polinizando
pxhere. Erlea polinizatzen (Dominio público)

Sakonduz: galzorian dauden espeziei buruzko ataza gehiago

1.- Artikulu gehiago. Jarraian, galzorian dauden izaki bizidun gehiagoren kasuei buruzko artikuluak zerrendatu ditugu. Ikasi duzuna kontuan hartuta, zehaztu itzazu organismo horiek galzorian egotea eragiten duten kausa edo kausak.

2.- Galzoriko espezieen top ten. Sartu “Galzorian dauden espezieen zerrenda” webgunean. Hautatu izaki bizidunen talde bat (ugaztunak, arrainak, anfibioak...) eta bilatu Espainian talde horretan galzorian dagoen espezie bat. Adibidez, “ugaztunen” kasuan, isats-erbia edo Kanariar Uharteetako satitsua aukeratu dezakegu. Espeziea sakatuz gero, oinarrizko informazioa aurkituko dugu. Informazio hori kontuan hartuta, egizu gure herrialdean galzorian dauden espezieen top ten zerrenda. 

3.- Elikatu Agente Polinizatzaileak Monitorizatzeko Plan Orokorra (PGMAP), polinizatzaileen erroldaren bidez. Erroldaren bidez eremu jakin batean bizi diren espezie bateko banakoen kopurua balioetsi daiteke. Horretarako, binaka edo taldeka lan egitea gomendatzen dizuegu. 

  1. Lorategi edo baratze bat hautatuko dugu.
  2. Ikerketarako landare bat hautatu eta lorategiaren edo baratzearen eremuaren barruko loreak zenbatuko ditugu. Landare desberdinak aukeratu daitezke.
  3. Ordu erdiz bilaketa egingo dugu, eta lore bakoitzera erle, liztor edo beste polinizatzaile batek egiten duen bisita-kopurua zenbatuko dugu. 
  4. Fitxa osatuko dugu
  5. Gainerako gelakideekin datuak partekatuko ditugu.

 “Polinizatzaileen errolda” fitxa 

Data:  Ordua:  Laginketaren iraupena: 
Klimatologia: 
Eguzkitsu Hodeitsu Beste batzuk 
Tenperatura: 
Beroa Freskoa Hotza

Landare-mota

Lore-kopurua
Polinizatzailearen espeziea Bisita kopurua

Oharrak

  • Zein da aztertutako eremuan espezie ugariena? 
  • Zuen ustez, intsektuek landareren bat nahiago dute? 
  • Zuen ustez, urteko sasoi desberdinetan intsektu-kopurua berdina izango da?

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)