Kaixo, neska-mutilak.
Zuen etorkizunaz kezkatuta al zaudete? Ziur baietz. Horregatik, proposamen interesgarri bat egingo dizuegu. Mesedez, mezu hau arreta handiz irakurri. Abentura batean parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dizuegu.
Hurbileko etorkizunean munduko populazioak gora egingo du, eta horrek baliabide naturalen kontsumoan presio ikaragarria eragingo du. Neurrigabeko kontsumo horrek galera handiak eragiten ditu dagoeneko planetaren biodibertsitatean. WWF-Adenaren “Planeta Vivo 2022” txostenaren arabera (Planeta Bizia 2022), 1970az geroztik, ornodunen populazioak behera egin du (ia -% 70).
Gaur egun, munduko populazioaren erdiak 20 urte baino gutxiago ditu. Hortaz, gazteak izango dira etorkizun hurbileko aldaketaren protagonistak eta eragile nagusiak. Horregatik, zuen parte-hartzea eskatu nahi dugu, zuen ikastetxean kontzientziazio‑kanpaina bat egiteko.
Hasteko, ikasitakoa errepasatuko dugu, eta horretarako, galdera-ginkana bat egingo dugu, kanpainarako ideia paregabeak eskaintzeko prest egoteko. Goazen!