Saltatu nabigazioa

Izaki sentikorrak

Bizitza duina izateko eskubidea ez da soilik gizakiak duen eskubidea. Gaur egun naturaren funtzionamendua ezagutzen dugu eta badakigu izaki guztiak lotuta gaudela. Gauza bera esan dezakegu gure inguruan dauden organismoen anatomiaren eta fisiologiaren ezagutzari buruz..

Cerdos
pxhere. Txerriak (Jabetza publikoa)

Badakigu izaki bizidun askok (ornodunak, zefalopodoak, zenbait artropodo) sentsazioak dituztela (mina, sufrimendua edo ongizatea), eta, beraz, eman diezaiokegun tratua garrantzitsua dela, batez ere gurekin bizi direnentzat (etxeko animaliak, kontsumorako edo esperimentaziorako animaliak, etab.).

Ataza: izaki sentikorrak

Iraupena:
Ordu bat
Taldekatzea:
Laukako taldeak / gela osoa

Pertsona askorentzat gaur egun ere izaki bizidun asko “gauzen” kategorian sartuta daude, kontsumorako edo gozatzeko erabiltzen baitira. Hala ere, zientziak argi eta garbi erakutsi du ornodunek, zefalopodoek eta zenbait artropodok sentitu egiten dutela. Sufrimendua eta ongizatea ahalbidetzen duen nerbio-sistema dute. Hortaz, gaur egun pertsona asko gai horri buruzko sentikor bihurtu dira, eta izaki bizidunak babestuko dituzten legeak eskatzen dituzte. “Izaki sentikorrak” ezagutzeko unea iritsi da.

Ratón de laboratorio
Veterinar23. Ratón de laboratorio (laborategiko arratoia) (CC BY-SA)

Orain testu bat irakurriko dugu eta jarraian azalduko dugun dinamika martxan jarriko dugu, horren bidez gaian sakontzeko eta enpatia izateko.

1.- Testua irakurtzea. Taldeka, testu hau irakurriko dugu, modu kooperatiboan. Ezagutzen ez dugun hitzen bat agertzen bada, hiztegian bilatuko dugu. Deigarriak iruditzen zaizkigun esaldiak azpimarratuko ditugu.

 Testua: IZAKI SENTIKORRAK


Hemendik moldatua:

Zalantzarik gabe, “giza animaliok” sentitzen dugu; hau da, geure buruaren eta gure inguruan dagoen munduaren jakitun gara. Mina edo plazera sentitzeko gai gara, besteak beste, eta emozio horiei esker sentsazioz betetako munduan bizirauten dugu.  Jakitun izatea eta sentitzea sinonimoak dira; baina zer gertatzen da “gizakiak ez diren izaki bizidunekin”?

Animalien kasuan erantzuna erraza da: berdina gertatzen da. Gizakiak ez diren animaliak ere izaki sentikorrak dira, eta min, antsietate eta sufrimendu fisiko eta psikologikoa sentitzen dute itxian edo elikagairik gabe daudenean, bai eta isolamendu soziala, muga fisikoa edo arindu ezin dituzten egoera mingarriak dituztenean ere. Beren buruaren eta inguruan dutenaren jakitun dira. Ez dira makinak, ez dira gauzak.

Izaki bizidun bat “sentikortzat” hartzeko baldintza nerbio-sistema zentrala izatea da. Animaliek soilik dute sistema hori, sailkapen horretatik belakiak, koralak, anemonak eta hydrak kanpoan uzten baditugu. Ez dago nerbio-sistema zentrala duen bestelako organismorik. Onddo, bakterio edo landareren baten anatomia aztertuz gero, ez dugu nerbiorik topatuko. Nerbio-sistema zentralik gabeko organismo batek estimuluei erantzuteko edo mugitzeko modua askotarikoa izan daiteke. Hala ere, oso konplexua bada ere, horien artean ezin da kontzientzia aipatu.  

Animalien babesari lotutako pentsamendu-ildo desberdinak daude, eta, zalantzarik gabe, eragina izan dute animalien eskubideei lotutako alderdian eta “animalien sentikortasunean”. Neurri handiagoan edo txikiagoan, guztiek argudiatzen eta defendatzen dute kontua ez dela animaliek arrazoitzen edo hitz egiten duten eztabaidatzea, baizik eta animaliek sufritu dezaketen. Gizakiak animaliak erabil ditzake, baina prozesu horrek ez du alferrikako sufrimendurik eragin behar animalientzat. Hortaz, gizakien ekintzen helburua animalien plazera areagotzea eta sufrimendua murriztea izan beharko litzateke.

Gizakiak ez diren animaliak izaki sentikorrak dira, eta, hain zuzen ere, hori da eskubide moralak jasotzeko beharrezkoa den ezaugarri bakarra. Hala aitortzen du gaur egun Europar Batasunak. Printzipio konstituzionala da, nahitaez bete beharrekoa, eta estatu kideak lotzen ditu animalien babesa aplikatu eta garatzerakoan.

2012ko uztailaren 7an, erakunde ospetsuetatik etorritako lehen mailako neurozientzialarien nazioarteko talde ospetsu bat (Stephen Hawking bertan zegoen) bildu zen Cambridgeko Unibertsitatean, «Kontzientziari buruzko Cambridgeko Adierazpena» delakoa sinatzeko. Bertan ondorioztatu zen ebidentziak argi uzten duela gizakiak ez garela kontzientziak eragiten duen oinarri neurologikoa duten bakarrak. Gizakiak ez diren animaliek (ugaztunak, hegaztiak edo olagarroak, besteak beste) funts neurologiko horiek ere badituzte.

Duela gutxi Espainian animalien ongizateari buruzko lege berri bat argitaratu da. Animaliak ez dira “gauzatzat” hartuko, “izaki sentikortzat” baizik, eta eskubideak aitortu zaizkie. Banatze- edo dibortzio-egoera baten aurrean ezin izango dira enbargatu, hipotekatu, abandonatu, ezingo dute tratu txarrik jaso edo ezingo zaizkio jabeetako bati kendu. 

Aldaketa horien bidez argi ikus dezakegu animalien tratuaren esparruan gizarteak ikuspegia eta sentsibilitatea aldatu dituela, bereziki gurekin bizi diren animalien kasuan. Gero eta jende gehiago kezkatzen ari da gizakiak izaki bizidunengan eragin ditzakeen tratu txarrez eta krudelkeriaz, saihestu baitaitezke, haien bizi-premiak kontuan hartzen baditugu. Honako hauek dira planetan gurekin bizi diren izaki horiek zaintzerakoan erabakigarriak izan daitezkeen faktoreak: elikagairik, etxerik, albaitariaren arretarik ez izatea; baldintza sanitarioak; kutsadura; esperimentazioa; arrantza edo nekazaritza intentsiboa; espezie exotikoen merkatua...

2.- Taldeko eztabaida. Taldeka lana banatuko dugu eta honako dilema hauei buruzko eztabaida sustatuko dugu. Horretarako, argudioak eta datuak prestatu beharko ditugu. Irakurri ondoren, zein da gai hauei buruz dugun iritzia?

  • Animalien haragia jatea edo ez jatea
  • Ikerketan animaliak erabiltzea edo ez erabiltzea
  • Larruzko jaka bat erostea edo ez erostea
  • “Etxeko animalia” exotikoa edo “ohikoa” izatea
  • Ikuskizunetan animaliak erabiltzea edo ez erabiltzea (zirkua, zezenak...)

Eztabaida bukatu ondoren, emaitzak taula honetan jasoko ditugu:

DILEMA: 
1. Aldeko argudioak 
2. Kontrako argudioak
3. Alternatiba posibleak

3.- Talde handiko eztabaida. Talde bakoitzak bere lana eta horren ondorioak gelan azalduko ditu eta gela osoa barne hartuko duen eztabaida handi bat egingo dugu.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)