Saltatu nabigazioa

Hitzaurrea eta ikaskuntza-ibilbidea

Ibilbidea

Biodibertsitatearen HBIa
Pilar Etxebarria eta Elvira González. Biodibertsitatearen HBIa ((Jabetza publikoa)

Nola erabili

Material didaktiko honetan zenbait ikerketa-jarduera daude STEM gaitasunak garatzeko; DBH 1 mailako Biologia eta Geologia arloetako oinarrizko jakintzak landuko dira, trebezia zientifikoekin, behaketarekin, izaki bizidunen identifikazio eta sailkapenarekin eta biodibertsitatearekin lotutakoak, hain zuzen.

Ez da ohiko unitate didaktiko edo proiektu bat, baizik eta askotariko ikasketa-egoeren proposamen-didaktiko multzo bat, erronka txikien gisa aurkeztuak, zenbait saiotan lantzeko. Erronka horien erreferentzia arakatzean oinarritutako ikaskuntza (Inquiry based learning) da eta pizgarri eta desafio bat izango dira ikaslearentzat, bere ingurunearekin lotutako egoera esanguratsu bat ebazteko inplikatu beharko baita. Hori guztia jarduera gidatuen bidez egingo da, eta, azkenean, ariketa bat egingo da ikerketaren ondorioekin

Wikimedia. Animal Collage (CC BY-SA)

Erronka horiek hezkuntza-gaitasunak garatzen dituzte curriculumeko edukian testuinguruan kokatuz. Irakasleentzat lagungarriak izan daitezke, gelarako ideiak izateko nahiz zuzenean erabiltzeko. Irakaslea da erabakitzen duena, banaka erabil baitaitezke, gaiaren garapenaren une desberdinetan, edo bertako oinarrizko jakintza guztiak hartzen dituen ibilbide batean tarteka daitezke, ikaskuntza-egoera konplexuagoan. 

Oro har, honako elementu hauek agertzen dira guztietan:

Ikaskuntza-egoera planteatzea

Proposamen bakoitzaren hasieran egoera bat planteatzen da; sarrera erakargarri baten bidez ikertu daiteke,  ikasleentzat gertukoa eta gaiaren interesa islatzen duen gai batean zehaztua.

Erronkaren garapena

Hortik ikerketa hasten da, non ikasleek zenbait jarduera eta zeregin egiten baitituzte eta STEM gaitasuna garatzen baitute. Hipotesiak planteatzen dituzte, esperimentuak egin, informazioa eta emaitzak biltzen dituzte, antolatu egiten dituzte, ondorioak lortu eta ekoizpen desberdinen bidez jakinarazten dituzte. Ikerketa horretarako abileziak behar dira eta gainerako oinarrizko gaitasunen garapena ere bai; ikaskuntzaren erdigunean ikaslea egoten da.

Ekoizpenak eta partekatzea

Ikerketa amaitzeko, ikasleek ekoitzi egin behar dute, eta ekoitzitakoa komunikatu eta hedatu ere bai. Komenigarria da erronka bakoitzean taldeek egindako ekoizpenek formatu desberdinak izatea (posterrak, idazlanak, multimedia...), gelan komunikatzea eta eztabaidatzea, eta, jarraian, partekatzea eta gero hedatzea.

Ebaluazioa

Erronken banako erabilera errazteko, ebaluatzeko irizpideak eta tresnak ditu bakoitzak, baina unitate didaktiko batean lotuta erabiliz gero, kontuan izan behar da ebaluazioak jarraitua eta prestatzailea izan behar duela prozesu osoan. Horretarako, irizpide eta tresna egokiak aukeratu behar dira eta ikasleei jakinarazi behar zaizkie, ikaskuntzan lortu beharreko helburuez ohar daitezen. Eskala malguak proposatzen dira, irakasleak edo ikasleak berak erabili ahal izateko prestakuntza-ebaluazioko prozesuan eta feedback/feedforward-ean (autoebaluazioa, koebaluazioa).

Ikasleek ikerketa-koaderno bat edo portfolio bat izan beharko dute, eta formatu digitala izatea gomendatzen dugu.

Portfolio hori ikerketa erregistratzeko eta prozesua dokumentatzeko erabiliko da. Portfolio  horretan jasoko dira ikerketa datu guztiak, egondako gorabeherak eta ikaskuntzari buruzko hausnarketak. 

Hausnarketa eta autoerregulazioa errazteko, autoebaluazioa eta koebaluazioa erabil daitezke, eta ikaskuntza-eguneroko bat ere bai, metakognizio-prozesua abian jartzeko. Proposatutako egunerokoak oinarrizko galderak izango ditu, baina galdera osagarriak ere egin daitezke, esaterako: Eskatu didatena lortzen ari naiz? Lortuko dut eskatutakoa amaitzea? Gehiago saiatu behar dut? Nire plana mantendu ala aldatu egingo dut? Zer egin behar nuen eta zer egin dut? Garaiz nabil? Nahastu egin naiz; zer egingo dut? Zer ikasi dut horri esker? Nork lagun diezadake?...

 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)