Saltatu nabigazioa

Datuak behar ditugu

Aurreko atazarekin lan zientifikora gerturatu gara. “Eskuzko” laginketa-teknikak oso garrantzitsuak dira toki-mailako datuak eskuratzeko. Alabaina, mundu-mailako datuak eskuratu nahi baditugu, sistema sofistikatuagoak erabili behar ditugu, hala nola:

  • GPSa (Global Positioning System) daukaten hargailuak, lurrekoak nahiz uretakoak; esate baterako, telefono adimendunak, kamerak edo droneak.
  • Sateliteetan oinarritutako sistemak.

Satélite
pxhere. Satelitea ((Jabetza publikoa)

Georreferentziazioko sistema horiek guztiak lehen urrats bat dira datu biologikoak mundu-mailan eskuragarri egon daitezen eta, horrenbestez, izaki bizidunak lokalizatzeko eta horien jarraipena egiteko, denboran zehar dituzten aldaketak behatzeko, inpaktuak ikusteko, ingurumen-adierazleak eskuratzeko, espazio babestu bat noraino zabal daitekeen ikusteko, etab.

Gaur egun datu horiek profesionalen eskuetara iristen dira, eta horiek modelizatu egiten dituzte, programa informatikoen bidez. Alabaina, dibulgazio-maila orokorragoan ere datu asko eskura ditzakegu, txosten eta mapetan antolatuta. Ezagunenetakoa Google Earth da. Biodibertsitateari buruzko azterketetan GBIF erabiltzen da, zeinak informazio kartografikoa eta mundu-mailako biodibertsitate-datuak uztartzen dituen. Gaur egun, mundu osoko 53 herrialde eta nazioarteko 43 erakunde aurki daitezke bertan. GBIFren helburua da biodibertsitatearekin lotutako informaziorako sarbide librea ematea.

Ataza honetan, metodo horien bidez garatutako mapa interaktiboetako bat interpretatuko dugu.

Ataza: mapa bat interpretatzea

Iraupena:
1, 5 ordu
Taldekatze:
Lauko taldeak

Biodibertsitatearen banaketan mapak erabilgarriak dira planetako izaki bizidunak zein patroiri jarraituz banatzen diren deskribatzeko. Asko profesionalak dira, baina beste batzuk dibulgazio-mailan eginda daude, interesa duen edonork ikus ditzan eta datuak eta ondorioak atera ditzan. Guk geuk horixe egingo dugu ataza honetan.

Nature Map Explorer.  tresnarekin egingo dugu lan. Biodibertsitatea esploratzeko aukera ematen digun mapa interaktibo bat da. Mapan mundu osoko animalia- eta landare-bizitzako habitat naturalak eta biodibertsitatea ikus daitezke, eta habitat horiek zein lekutan dauden mehatxupean erakusten du.

Nature Map Explorerrek zenbait geruza ditu; horien bidez, ekosistema globalak esplora ditzakegu, eta hala egingo dugu, banan-banan. Binaka egingo dugu lan, eta hurrengo galderetan eskatzen zaigun informazioa koadernoan idazten joango gara.

1.- "Terrestrial habitat types” izeneko geruza esploratuko dugu (Lurreko habitat motak). Geruza horretan ikusten da non dauden basoak, hezeguneak, basamortuak eta mundu osoko bestelako habitatak. Sagua eremu desberdinetatik igarotzen badugu, habitat motari buruzko informazioa emango digu. 

  • Espainiara gerturatuko gara eta mapan agertzen diren habitatak idatziz jasoko ditugu.
  • Europako beste herrialde batzuekin alderatuta, landu daitekeen lur gehiago edo gutxiago daukagu?
  • Munduko zein lekutan daude laborantza-lur gehien? 

2.- Ondoren, “Potential Natural Vegetation” geruzari begiratuta (landaredia natural potentziala), gizakiaren eraginik gabe zer-nolako landare-estalkia izango genukeen ikus daiteke.

  • Zer-nolako landareak izango genituzke gure herrialdean?
  • Egin txango bat Europan eta Afrikaren iparraldean; non egongo litzateke zuhaixka-erako landaredia?

3.- Hurrengo geruzan, “Human impact on forest” izenekoan (gizakiaren eragina basoetan), mundu osoko baso-eremuak ikusten dira. Baso gehienak egurraren industriara bideratu izan dira edo bideratzen dira oraindik ere. Batzuk birlandatu egin dira. Gutxi batzuk baino ez dira geratzen “ukitu gabe”.

  • Munduko zein eremutan geratzen dira erabat naturalak diren basoak?
  • Zein lekutan ustiatzen dira gehiago basoak?

4.- “Species richness” geruzan (espezieen aberastasuna) ikus daiteke, batetik, non dauden ugaztun, hegazti, narrasti eta anfibio gehien, eta, bestetik, non dagoen biodibertsitate gutxien animalia- eta landare-bizitzari dagokionez. 

  • Izenda itzazu espezie-aberastasun handiena duten hiru eremu, eta ia dibertsitaterik ez duten beste hiru.
  • Wikipedian begiratuko dugu biodibertsitatearen 34 “hotspot” edo puntu beroen mapa. Eremu horietan ditu mehatxu gehien biodibertsitateak. Bi mapak elkarren artean alderatuta, biodibertsitate handiena duten zein eremu daude arriskuan? 
  • Bat al dator “Threatened species richness” geruzan (mehatxupeko espezieen aberastasuna) ikusten denarekin?
  • Eta “Human preasures” geruzan (giza presioak) ikusten denarekin?

5.- Ikusi dugunez, biodibertsitatean zeresana duten elementu guztiak elkarren artean lotuta daude. Kontzeptu-mapa bat egingo dugu elementu hauekin.

Hotspot / giza presioa / baso-mozketak / espezieen aberastasuna / biodibertsitatea / arrantza / landaredia naturala / meatzaritza / parke naturalak / 

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?
     

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)