Saltatu nabigazioa

Bitxikerien kabinete digitala

Bitxikerien kabineteak “gauza miragarrien gela” izenez ere ezagunak dira, eta Europako nobleen eta burgesen etxeetan Errenazimentuan modan jarri ziren erakusmahaiak ziren. Bertan munduko toki desberdinetatik ekarritako objektu exotikoak jartzen ziren ikusgai. Bilduma handi gehienetan mineralak, oskolak, intsektuak, adarrak, herbarioak edo izaki bizidun disekatuak zeuden. Horietako asko  historia naturaleko museoetara eraman ziren geroago, eta, hortaz, aipatutako kabineteak museoen aitzindariak izan zirela esan ohi da. Mundua ikuspegi zientifikoago batetik begiratzeko etapa berri bat eragin zuten; izan ere, garaiko ezagutza-maila agerian utzi zuten.

Ilustración de un Gabinete de curiosidades
Ferrante Imperato. . Bitxikerien kabinetea (Jabetza publikoa)

XXI. mendean, egungo baliabide digitalei esker, errazagoa eta eskuragarriagoa da museo birtualetara edo argazki-bildumak dituzten webguneetara sarbidea eskuratzea. Erronka honetan gauza miragarrien gela propioa egingo dugu; erreinu desberdinetako espezieen elementu multimediaz (testuak, argazkiak, bideoak, soinuak...) osatutako bilduma txikia, irizpide zientifikoen arabera sailkatua. Horri esker, biodibertsitatea ezagutu eta organismo-talde nagusiak eta haien ezaugarriak ezagutuko ditugu. Goazen!

Ataza: planifikatzea

Iraupena
30 minutu
Taldekatzea:
Lauko taldeak / gela osoa

Ikertu aurretik, gomendagarria da lanerako plana egitea. Lehenik eta behin, gure izaki bizidunak “jartzeko” aplikazio digital bat aurkitu behar dugu. Horretarako, aplikazio digital egokiena bilatuko dugu, taldeka lehenik eta gero gela osoarekin partekatuko dugu. Ohol digitala, sare soziala edo diapositibekin egindako aurkezpena izan daiteke, besteak beste, baina beti honako hau kontuan izan beharko dugu:

  • Multimedia elementuak (irudiak, bideoak, soinuak) testuarekin igotzeko aukera izatea.
  • Moldaerraza eta bistaratzeko erraza izatea.

Erabakia hartu ondoren, irakasleak gela osorako kontu komun bat irekiko du, argazkiak eta artxiboak igo eta partekatzeko. Gelan kontuaren izena erabakitzeko eztabaida txiki bat antola dezakegu.

    Ataza: informazioa bilatuko dugu

    Iraupena:
    1 hora
    Taldekatzea:
    lauko taldeak

    Jarduera egiteko 4 lantalde osatuko ditugu. Gogoratu, sei erreinu daude: Eubacteria, Archaea, Protista, Fungi, Plantae eta Animalia, eta sailkapenean maila altuenean daude. Eubacteria erreinua alde batera utziko dugu. Talde bakoitzak jarraian zerrendatuko ditugun organismoetatik lau hautatu beharko ditu, zerrendako guztiak esleitzen diren arte:

    Bakterio bat, protozoo bat, alga zelulabakar bat, onddo bat, anelido bat, molusku bat, ekinodermatu bat, arrain bat, anfibio bat, narrasti bat, hegazti bat, ugaztun bat, intsektu bat, araknido bat, loredun landare bat eta lorerik gabeko beste bat.

    Izaki bizidunak esleitu ondoren, Google Driven gela osoarentzako testu‑dokumentu bat zabalduko dugu; talde bakoitzak bere ezaugarri nagusiei buruzko informazioa bilatu beharko du Interneten, eta espezie adierazgarri bat aukeratu beharko du. Horretarako, espezie horren irudi, bideo edo soinu bat aukeratu beharko du. Guztion artean honen antzeko koadro bat osatuko dugu:

    Organismoak

    Erreinuaren edo Phyloaren ezaugarri nagusiak

    Espezie adierazgarria (irudia, bideo edo soinurako esteka)

    Izen arrunta eta zientifikoa

    Bakterioa

    Protozooa

    Alga zelulabakarra

    Onddoa

    Anelidoa

    Moluskua

    Ekinodermatua

    Arraina

    Anfibioa

    Narrastia

    Hegaztia

    Ugaztuna

    Intsektua

    Araknidoa

    Lorerik gabeko landarea

    Loredun landarea

    Ataza: fitxa egitea

    Iraupena
    Saio bat
    Taldekatze:
    Lauko taldeak

    Gure “kabinete birtualerako” fitxa egingo dugu. Talde bakoitzak bildu duen informazioa antolatuko du, eta izaki bizidun bakoitzaren fitxan jasoko du. Alde batetik multimedia elementuak jasoko ditugu (irudiak, bideoak...) eta, bestetik, ezaugarri nagusiak. Kabinete digitala egiteko aukeratu dugun tresnaren arabera, fitxa diapositiba arrunt batean edo panel birtual bateko sarreran egin dezakegu.  Gogoratu: lana taldeko kide guztien artean banatu behar dugu, eta bukatzen dugunean gure irakaslearekin partekatu.

    Hona hemen Arkeobakterio baten fitxaren eredua:

    Ficha de la arqueobacteria Sulfolobus
    Pilar Etxebarria. Arqueobacteria Sulfolobus (Jabetza publikoa)

    Ataza: egindako lanaren aurkezpena

    Iraupena
    Saio bat
    Taldekatze:
    Lauko taldeak

    Orain, egin dugun ikerketa bibliografikoaren emaitzak ezagutarazteko unea iritsi da. Fitxen laguntzaz, talde bakoitzak gelako arbel digitalean erakutsiko ditu eta ahoz azalduko dizkie gainerako gelakideei.

    Gainerakoek beren gelakideen baterako ebaluazioa egingo dute. 

    Orain gure lana partekatzeko unea iritsi da. Modu desberdinak daude: gelako blog baten bidez, sare sozialak.

    Ebaluazioa eta hausnarketa

    Ataza amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko une bat har dezakegu. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)