Saltatu nabigazioa

Aktibismoa eta ikerketa zientifikoa

Ingurumen-egoera hori izanda, gazte askok sentsibilizazioaren eta kontzientziazioaren arloan jardutea erabaki dute; izan ere, banaka egin ditzakegun ekintzez gain, ekarpen handia egin dezakegu gizartean parte hartzen dugun eta gure etorkizunaz kezkatuta gauden herritar garen aldetik.

Jóvenes investigando
pxhere.com. Gazteak ikertzen (CC0)

Zalantzarik gabe behar-beharrezkoa den aktibismo sozialaz gain, zientziak zeresan handia du. Pentsamenduak eta zientziaren jardunak ematen dizkigun ideiek eta sormenak ere lagundu dezakete, modu berezian, gure mundua aldatzen. Horregatik, garrantzitsua da, halaber, aintzat hartzea ikertzaile gazteen ekarpenak.

Gure ikasle-posiziotik, oso interesgarria da ingurumen-gaiak ikertzea, irtenbideak ematea eta zientzia-azoketan parte hartzea.

Ataza: Aktibistak eta ikertzaileak

Iraupena:
1 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Gai horri buruz eztabaidatuko dugu: Gure ustez, zer izan daiteke eraginkorrena? Aktibismoa edo ikerketa zientifikoa? Bateraezinak dira? Osagarriak dira? Non aurkitzen dugu geure burua erosoago? Zer egin dezakegu gure ikasle-posiziotik?

Hasteko, bideo hauek ikusiko ditugu:

BBC. Greta Thunberg (YouTubeko lizentzia estandarra)
Etorkizuna liluragarria da. . Boyan Slat (YouTubeko lizentzia estandarra)

Klasean eztabaidatu egingo dugu. Lehenik, taldeka, bakoitzak bi argudio-zerrenda planteatuko ditu pertsonaia bakoitzaren alde, eta, gero, denen aurrean aurkeztuko ditugu.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, une egokia izan daiteke gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)