Saltatu nabigazioa

Egokitzapenak

Ekosistema bateko elementuen arteko interakzioek haren oreka baldintzatzen dute, baina, era berean, organismoen populazioak haren ingurumenera eta baldintza biologiko zein fisiko-kimikoetara egokitzea eragiten dute.

Saltamontes
pxhere. Matxinsalto berdea (CC0)
Saltamontes
pxhere. Matxinsalto marroia (CC0)

Egokitzapen horiek ez dira aldaezinak; izan ere, ikusi dugun bezala, ekosistemak eboluzionatu egiten du denboran zehar, baldintzak aldatu egiten dira eta berriro egokitzeko gai diren izaki bizidunek biziraungo dute. “Hautespen naturala” deitzen zaio prozesu horri eta eboluzioaren motorretako bat da.

Egokitzapena honela defini dezakegu: "izaki bizidun baten edozein organo edo jokabide, izaki bizidunari bizi den ekosisteman bere bizi-funtzioak betetzea ahalbidetzen edo errazten diona".

Organismo batzuen egokitzapenak ikertuko ditugu.

Ataza: Egokitzapenak

Iraupena:
1 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Ingurune batera egokitzeak honetarako ematen du aukera:

  • Biotopoaren baldintzak jasateko: oxigenoa lortzeko, mugitzeko, ura lortzeko...
  • Beste izaki bizidun batzuekin harremanak izateko: elikatzeko edo haiengandik defendatzeko, haiekin elkartzeko.

Bi egokitzapen-mota daude:

  • Gorputzaren egokitzapenak: Zeregin jakin bat egiteko egokituta dauden gorputz-atalak. Adibideak: igeri egin ahal izateko hegatsak, hegan egin ahal izateko hegalak, uraren azpian oxigenoa lortzeko brankiak, defendatzeko arantzak, kamuflatzeko ingurunearen antzeko ilajea, etab. Landareak lurrari egokitzen zaizkio, hartzen duten argiari edo duten urari. 
  • Portaeraren egokitzapenak:: Ekintzak dira, hala nola neguan emigratzea tenperatura baxuak saihesteko edo elikagaiak lortzeko, gordeleku bat egitea babesteko eta ezkutatzeko, defentsarako, ugaltzeko eta abarrerako ekintzak.

Taldeka, gai horri buruzko ikerketa txiki bat egingo dugu. 

Lehenik eta behin, bideo hau ikusiko dugu:

 

Perucultural Académico. Izaki bizidunak eta ingurumenera egokitzeko gaitasuna. (YouTubeko lizentzia estandarra) 

Hurrengo koadroa beteko dugu. 8 izaki bizidun daude, bizimodu desberdina dute, eta, beraz, beren bizimodua optimizatzeko, modu ezberdinean egokitu dira ingurunera. Zein dira egokitzapen horiek? Lana taldean banatuko dugu: kide bakoitzak bi organismori buruzko informazioa bilatuko du Interneten eta taula bete. Amaitzean, taldean eta klase osoarekin bateratuko dugu.

 

 

Bizimodua Egokitzapenak
Oso beroa den eta ur gutxi duen ingurune batean bizi naiz
Sakonera handian bizi behar dut
Odol hotzeko organismo bat naiz eta eguzkia hartu behar dut berotzeko
Itsasoan bizi naiz, baina ugaztuna naiz eta uretatik kanpo arnasa hartu behar dut.
Lurraren barruan bizi naiz

Kamuflatu egin behar dut nire harrapakariengandik ihes egiteko

Akaro parasito bat naiz: ostalari bat behar dut bizitzeko.
Nenufarra naiz, landarea, baina ur gainean bizi naiz

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, une egokia izan daiteke gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Sakontzeko proposamena: Diseinu biomimetikoak egingo ditugu

Ikusi dugu izaki bizidunak bizi diren ingurunera egokitzen direla, eta beren ekosisteman bizirauteko aukera ematen dieten portaera-diseinuetara, barne-funtzionamendurako diseinuetara edo diseinu anatomikoetara eboluzionatzen dutela.

Gizakiok egokitzeko gaitasun hori geure onurarako aztertu dugu. Biomimetika natura aztertzeko eta imitatzeko zientzia eta artea da, hau da, naturan inspiratzea teknologia berriak sortzeko.

Diseinu mota honen adibide bat belkroa da. Georges de Mestral ingeniari suitzarra zen, eta, egun batean, txakurrarekin zelaian paseatzen ari zela, lanak izan zituen Arctium generoko landare baten karduak bere galtzetatik eta txakurraren iletik askatzen. Bukaeran gako-forma zuten arantzen egiturari erreparatuta, orain belkro gisa ezagutzen dugun eta gaur egun produktu askotan ikusten dugun itxiera-sistema batean aplikatzea bururatu zitzaion.

Velcro
pxhere. . Belkroa zapatetan (CC0)
pxhere. Belkroa zapatetan (CC0)

Gure sormena deskubrituko dugu diseinu egokitu bat asmatuta. Lehenik eta behin, informazioa jasoko dugu bideo baten eta adibideen bidez. Gero, horietako bat edo gustuko dugun beste bat aukeratu eta diseinu biomimetiko propioa “asmatuko” dugu, marrazki bat eta azalpen-eskema bat eginda. Ikasgelan ikusgai jar ditzakegu eta, guztien artean, onenak aukeratzeko bozketa egin.

Adibideak: Biomimesia

ACCIONA. Biomimetika (YouTubeko lizentzia estandarra) 

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)