Saltatu nabigazioa

Faktore mugatzaileak

Ekosistema, biotopo eta biozenosi bateko elementuak beren artean jartzen dira harremanetan osagaien arteko interakzio-sare konplexu batean. Ondorioz, organismo-populazioak inguruko ingurunera eta haren baldintzetara (biologikoak zein fisiko-kimikoak) egokitzen dira. 

Baina inguruneko faktoreak aldatu egiten badira, adibidez uraren gazitasuna areagotzen bada edo kutsatzaileren bat sartzen bada, ingurune horretan bizi diren populazioetan eragin negatiboa izan dezakete eta, ondorioz, ekosistema osoa desorekatu. Landareek, adibidez, ura, argia eta lurreko mantenugaiak behar dituzte. Faktore horietakoren bat aldatzen bada (intsolazio gutxi, ez du euririk egiten edo euri gehiegi egiten du...), eragina du landareen hazkuntzan eta hedapenean.

Limitante
pxhere. Mugatzailea (CC0)

Inguruneko faktore abiotikoek, ekosistema bateko populazioak erregulatzeaz gain, izaki bizidunen orekan eta interakzioetan eragiten dute, besteak beste elikadura-harremanetan edo mantenugaien edo ugalketaren lehian. 

Ingurumen-faktoreak izaki bizidun bat garatzeko ezin hobeak badira, organismo horren hazkundea ahalbidetzen dute biotopo horretan. Baina faktore horietakoren batek espezie baten hazkundea oztopatzen badu, faktore mugatzaileez hitz egiten da. 

Espezie batzuek oso ondo onartzen dituzte ingurumen-aldaketak; beste batzuk, berriz, oso sentikorrak dira. Izaki bizidun kosmopolitak gai dira askotariko inguruneetara egokitzeko, eta, hortaz, gai dira ekosistema aldakorretan haien populazioak hedatzeko. Beste batzuk, ordea, oso sentikorrak dira ingurumen-aldaketekiko eta ekosistema jakin batzuetan baino ez dira bizi.

Ataza honetan, faktore mugatzaile abiotikoak landuko ditugu. 

Ataza: Bideo interaktiboa

Iraupena:
0,5 ordu
Taldeak:
Binaka

Binaka ikusiko dugu egokitzapenei eta faktore mugatzaileei buruzko informazio jasotzen duen bideo interaktibo hau. Galderen erantzunak idatziko ditugu koadernoan.

Faktore mugatzaileak

com/watch?v=1bLaaQ1NOXE&t=38s

Ataza: Joko baten bidez berrikusiko dugu

Iraupena:
0,5 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Txartel-joko honen bidez berrikusiko dugu eta faktoreak eta organismoetan duten eragina lotuko ditugu.

Jokoak 16 txartel ditu: 6 kontzeptuei buruzkoak eta 10 kontzeptu batekin lotutako ekintzen edo propietateen ideiei buruzkoak.

Klasea bost taldetan banatuko da. Talde bakoitzak 14 txartelak dituen joko bat jasoko du. 

  1. Kontzeptuak dituzten bost txartelak ahoz gora jarriko dira leku finko batean. Idiei buruzko txartelak ahoz behera jarriko dira.
  2. Taldeko koordinatzailea izendatuko da eta hark emango dio hasiera jokoari. Koordinatzaileak ideiei buruzko txartel bat hartu eta ahoz gora irakurriko du. Denon artean hausnartu beharko dugu zein kontzepturekin dagoen lotuta.
  3. Erabaki ondoren, txartela hartu duen ikasleak hautatutako kontzeptuarekin batera jarri beharko du, eta, hala, “kontzeptu-ideia” bikotea sortuko du. Ondoren, ikasle horrek adieraziko du nork jarraituko duen, eskuinekoak ala ezkerrekoak. 
  4. Jokoa amaitzen da talde guztiek txartel guztiak lotu ondoren edo irakasleak denbora amaitu dela adierazten duenean.
  5. Klaseko talde handian, talde bakoitzeko koordinatzaileak egin diren loturak azalduko ditu. Une horretan taldeek egiaztatuko dute bat datozen lotura horietan, eta adieraziko dute zergatik egin duten lotura hori. Txartelak ez badituzte modu berean elkartu, argudioak azalduko dituzte. 

TXARTELAK


Irudiak: Flaticonen liburu-bektoreak.

Aurreko atazan bezala, asmatutako erantzunen autoebaluazioa egingo dugu, zer hobetu behar dugun jakiteko.

Ataza: Landareekin esperimentatuko dugu

Iraupena:
3 ordu
Taldeak:
laukoak / ikasgela osoa

Aipatu dugu zenbait faktore fisiko-kimikok izaki bizidunen populazioak mugatzen dituztela eta izaki horiek beren inguruneetara ahalik eta hobekien egokiarazten dituztela. Faktore fisiko-kimikoek nola eragiten duten jakiteko modurik onenetako bat da oso eskuragarri dugun izaki bizidun batean aztertzea: landareetan. 

Zeregin hori gutxienez 15 egunez aztertu behar da, haziak hainbat baldintzatan landatuko baititugu faktore horiei nola erantzuten dieten ikusteko, eta horretarako denbora behar da.

Lehenengo saioan, azkar hazten diren haziak landatuko ditugu (babarrunak edo dilistak, esate baterako), hainbat ingurunetan. Ondoren, 15 egunetan hiru faktore mugatzaileren bidez neurtuko dugu haien hazkundea: intsolazioa, lurzoruaren nitrogenoa eta lurzoruaren gazitasuna. 

Bost talde osatuko ditugu ikasgelan. Talde bat intsolazioaz arduratuko da, esperientzia ezagunagoa baita. Bi talde nitrogenoaz eta beste bi gazitasunaz arduratuko dira, emaitzak desberdinak izan daitezen.

  • Intsolazioa. Landareek eguzki-argia behar dute fotosintesia egiteko. Argiak beharrezko energia ematen die karbono dioxidoa (CO2) eta ura (H2O) azukre bihurtzeko. Espezie bakoitzak bere intsolazio-tarte optimoa du. Hazten ari diren landareak hainbat intsolazioren mende jarriko ditugu.
  • Gazitasuna. Lurzoru gaziek zailtasun handiagoa izaten dute sustraietan ura xurgatzeko, eta horrek eragina du landarearen hazkundean. Gazitasuna laboreak mugatzen dituen faktore nagusietakotzat jotzen da gaur egun. Gatz-disoluzioak sartuko ditugu, garapenean nola eragiten duten ikusteko.
  • Nitrogenoa. Landareek nitrogenoa behar dute garatu ahal izateko. Nahiz eta arnasten dugun airean nitrogenoa elementu ugariena izan, landareek ezin dute modu horretan erabili: lurzoruko nitrogenoa erabiltzen dute. Ongarriak nitrogeno-iturri dira, landareek erraz xurgatzen baitute. Esperimentu honetan, ongarri nitrogenatua duten eta ez duten landareak alderatuko ditugu.

Talde bakoitzak aldagaien azterketa eta jarraipena egingo du. Ondoren, ikerketa honetan lortutako emaitzekin, txosten zientifiko bat idatzi eta ikasgelan azalduko du ahoz.

Ikerketa-prozedura:

    1. Lehenik eta behin, hipotesi bat egingo dugu gure ustez gertatuko denari buruz. Nola eragingo dio landarearen garapenari intsolazio gutxiko ingurune batean dagoenean? Eta lurzoru gazi batean dagoenean? Eta mantenugai gutxiko ingurune batean dagoenean?
    2. Ikerketa honetan zehaztuko dugu zein izango diren aldagai independentea eta mendekoa.
    3. Aldi bereko bi saiakuntzarekin lan egin behar da beti, baldintza egokietan hazkundea ezagutzeko: bata kontrolekoa izango da, eta bestea, berriz, esperimentaziokoa.
    4. Landarearen jarraipena egingo dugu baldintza desberdinetan, haren hazkuntza eta atalen itxura (hostoak, zurtoina...) kontuan hartuta.
    5. Parametroak behatu eta neurtu egingo dira, datuak taula batean idatzi eta prozesuaren argazkiak aterako dira.
    6. Aukeran, denbora baten buruan eta bi esperimentaziorekin lan eginez, landareak berreskuratzeko saiakuntza bat egin dezakegu, horretarako gai diren antzemateko.
    7. Ikerketa amaitu ondoren, bildutako datuak taula batean ordenatuko ditugu eta grafiko bat egingo dugu paper milimetratuan. Horretarako, abzisen ardatza erabiliko dugu denbora (X) adierazteko eta ordenatuen ardatza landareen hazkundea (Y) adierazteko. Kolore desberdinak erabiliko ditugu hazkunde-kurbak irudikatzeko.
    8. Ondorioak atera eta hasierako hipotesiarekin alderatuko ditugu.
    9. Txostenak atal hauek izango ditu: - Sarrera -Hipotesia -Materialak eta Metodoa - Emaitzak eta interpretazioa - Ondorioak
    Ohiko materialak Ikerketetarako materialak
    • Babarrun- edo dilista-haziak 
    • Ura
    • Saio-hodiak eta tentegailua
    • Pipeta
    • Balantza
    • Espatula
    • Paperezko iragazkia
    • Aluminio-papera
    • Iragazkia
    • Erregela milimetratua
    • Errotulagailua
    • Gailu digitala, argazkiak/bideoak egiteko
    • Intsolazio naturaleko gunea (leihoa)
    • Intsolazio artifizialeko gunea (bonbilla)
    • Gune iluna
    • Landareentzako ongarri nitrogenatuaren nahasketa komertziala
    • NaCl (% 15eko disoluzioa)

    Haziak prestatzea

    “Rag-doll” teknika erabiliko dugu, hau da, paperezko iragazki bat busti eta haziak bilduko ditugu. Ondoren, saio-hodi batean jarriko ditugu. 

    Pilar Etxeberriaren irudiak.


    1.-.- Paperezko iragazkia 20 x 20 mm-ko laukietan zatituko dugu, eta goiko marjinaren heren bat beherantz tolestuko dugu. 2.-Egindako “gutun-azala” busti egingo dugu, eta landare-espeziearen 5 hazi jarriko ditugu, proportzionalki eta homogeneoki. 3.-Herena erditik tolestuko dugu, tolestu ondoren paperak saio-hodiaren altuera izan dezan.
    4.-Paperezko iragazkia pixkanaka biribilduko dugu. 5.-Rag dolla prestatuko dugu, arretaz, haziak oso estu gera ez daitezen.  6.-Saio-hodian jarriko ditugu dagokion tratamenduarekin, eta aluminio-paperarekin estaliko ditugu. Nozi erein ditugun idatziko dugu.

    Saio-hodiak prestatzea:

    Talde bakoitzak 3 saio-hodi erabiliko ditu lan egiteko. Bat kontrola izango da, inolako tratamendurik gabe, eta beste biek tratamenduaren proportzio desberdinak izango dituzte. Hodiei etiketa bana jarri behar zaie, bereizteko.

    Oharra: Gutxienez 3 hodi behar dira. Segurtasuna handiagoa izateko, komenigarria litzateke bi saio egitea 6 hodirekin: 3+3 errepikatuta.

    • 1. taldea: intsolazioa. Laborategian hiru gune bilatu behar dira: bata eguzki-intsolazio onekoa, bestea bonbilla duena eta hirugarrena iluntasunean. Ezin bada bonbilla piztuta eduki ikerketak irauten duen bitartean, horren ordez tarteko intsolazioa duen gune bat bilatu behar da.
    • 2. eta 3. taldeak: gazitasuna. Rag dollak saio-hodietan jarri aurretik, bakoitzari honako hauek gehitu behar zaizkio: 1 mL ur, 0.5 mL NaCl % 15 eta 1 mL NaCl % 15
    • 4. eta 5. taldeak: nitrogenoa. Rag dollak saio-hodietan jarri aurretik, bakoitzari honako hauek gehitu behar zaizkio: 1 mL ur, 0.5 mL ongarri jarraibideen arabera diluitua, eta 1 mL ongarri jarraibideen arabera diluitua.

    1. taldea: intsolazioa Kontrola: leiho eguzkitsu baten ondoan 1. lagina: tarteko intsolazioa duen leiho baten ondoan edo bonbillarekin 2. lagina: iluntasunean
    2. taldea: gazitasuna Kontrola: 1 mL ur 1. lagina: 0.5mL NaCl % 15 2. lagina: 1 mL NaCl % 15
    3. taldea: nitrogenoa Kontrola: 1 mL ur 1. lagina: 0,5 mL ongarri diluitu, jarraibideen arabera

    2. lagina: 1 mL ongarri diluitu, jarraibideen arabera

    Datuak biltzea

    Hiru edo lau egunean behin jasoko ditugu datuak. Datuak biltzen ditugun egun bakoitzean, argazkiak atera edo bideoa egingo dugu, prozesuaren artxiboa izateko. Honako datuak hauek neurtuko ditugu:

    • Ernetako hazien %
    • Sustrai nagusiaren luzera (mm-tan)
    • Zurtoinaren luzera (mm-tan)
    • Kotiledoiak agertu diren ala ez
    • Landareen guztizko pisua (biomasa) gr-tan

    Neurtzeko, kontu handiz atera behar da plantula saio-hoditik. Paperezko iragazkia zabalduko dugu eta oso azkar neurtu (bi minutuan gutxi gorabehera), berriz sartu aurretik lehortu ez dadin.

    Emaitzen taula baten adibidea


    Aldagaia Zein egunetan erein genuen 4 egunera 8 egunera 12 egunera 15 egunera
    Ernetako hazien %
    Sustrai nagusiaren luzera (mm-tan)
    Zurtoinaren luzera (mm-tan)
    Kotiledoiak agertu diren ala ez
    Landareen guztizko pisua (biomasa) (gr-tan)

    Lehengoratzeko gaitasuna neurtzea (aukerakoa)

    Saio-hodien bi sorta eduki behar dira. 

    1. Hamargarren egunean, dagozkion datuak hartu ondoren, landareak kontu handiz aterako ditugu saio-hodien sorta batetik, kalterik izan ez dezaten.
    2. Landareak garbituko ditugu uretan, kontu handiz (iragazki batean jarriko ditugu, errazago garbitzeko)
    3. Ingurunea kenduko dugu eta saio-hodiak garbituko ditugu
    4. Hodi bakoitzean 1 ml ur gehituko dugu
    5. Rag dollak egingo ditugu berriro eta landareak hodietan jarriko ditugu
    6. Egun horretatik aurrera, neurketak egingo ditugu landarea lehengoratzen den ala ez ikusteko.

    Ataza: Grafikoak interpretatuko ditugu

    Iraupena:
    1 ordu
    Taldeak:
    Binaka/ Ikasgelako taldea

    Faktore batek populazio bat zein neurritan mugatzen duen jakiteko, populazioaren jarraipena egin behar da denbora batez. Datuak biltzea eta taulak eta grafikoak egitea funtsezkoa da ondorioak ateratzeko. Ikerketa zientifikoetan, prozedura horiek denbora luzean egiten dira, ondorioak agerikoagoak izan daitezen.

    Zenbait faktorek landareen hazkundean duten eragina ikertu dugunez, grafiko batzuk interpretatu eta osatuko ditugu.

    Lehenik bikoteka lan egingo dugu eta gero ikaskideekin bateratuko dugu.

    1.- Grafiko bikoitz honetan oreinen populazio baten eta 20 urtez erregistratutako elurteen batez bestekoak agertzen dira. Zer adierazten du 7-10 urteetan oreinen eta elurte handien arteko erlazioaren grafikoak?.

    Oreinak-Elurteak grafikoa
    Elvira González. Oreinen-elurtuen grafikoa (Jabari publikoa)

    2.- Desagertzeko zorian dauden animalien zerrendan pintoa dago. Pintoa mendebaldeko Estatu Batuetako, hego-mendebaldeko Kanadako eta Mexikoko basamortu, zelai eta mendietan bizi da. Pinto gazteak, oreinkume izenekoak, bereziki sentikorrak dira lehorteetan. Hurrengo taulan, 1995 eta 2002. urteen artean egindako azterlan bat ikus daiteke, euriak eta oreinkumeen biziraupena lotzen dituena.

    Berrendo
    galuvi. Pintoa (Domeinu piblikoa)
    Urtea Prezipitazioa (cm) Abenduan bizirik atera ziren kumeak (100 emeko kumeak)
    1995 
    1996 
    1997 
    1998 
    1999 
    2000 
    2001 
    2002 
    11 


    19 


    15 
    12 


    32 

    15 
    78 

    Taula honetarako grafiko bikoitza egingo dugu, aurreko adibidean ikusi dugun bezala.

    • Denbora X-en ardatzean
    • Euriari buruzko datuak barra-grafiko batean
    • Oreinkumeei buruzko datuak grafiko lineal batean

    Ondoren, honako alderdi hauei buruz eztabaidatuko dugu:

    1. Denboran zehar euri-kopurua nola aldatu zen deskribatuko dugu.
    2. Denboran zehar oreinkumeen biziraupena nola aldatu zen deskribatuko dugu.
    3. Ba al dago loturarik prezipitazioaren eta oreinkumeen biziraupenaren artean? Zer harreman da?
    4. Zer eragin izan dezakete aldaketa horiek pintoen populazioan?

    Hausnarketa eta ebaluazioa

    Ataza amaitu ondoren, une egokia izan daiteke gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

    • Zer ikasi dut?
    • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
    • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
    • Zer izan da zailena? Zergatik?

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)