Saltatu nabigazioa

Harremanak biozenosian

Erlazio trofikoez gain, ekosistema batean badira biozenosia osatzen duten organismoen arteko beste interakzio batzuk. Horiek espezie beraren artean (espezie barnekoak) edo espezie desberdinen artean (espezie artekoak) gerta daitezke, eta onuragarriak edo lehiakorrak ere izan daitezke.

Pez payaso
pxhere. Arrain pailazoaren eta anemonaren arteko mutualismoa (CC0)

Horrelako harremanak ere, faktore abiotikoekiko interakzioak esaterako, ekosistemaren bilakaeraren mende daude. Bereziki, harrapakari-harrapakin sistemak oso garrantzitsuak dira, oreka trofikoari eusten baitiote. Horregatik, aztertzen dira hainbeste. Eta guk haren funtzionamendua ikertuko dugu.

Ataza: Harreman biotikoak

Iraupena:
0,5 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Harremanak eta maila trofikoak kate, sare edo piramideen bidez irudikatzen dira. Taldean, honako sailkapen hau irakurriko dugu:

Taldeka, testu hau irakurriko dugu, modu kooperatiboan:

Biozenosiko harremanak espezie beraren (espezie barnekoak) edo espezie desberdinen (espezie artekoak) artekoak izan daitezke.

Espezie berekoen artean:

  • Espezie bereko banakoen populazioen artean ezartzen diren lankidetza- eta lehia-harremanak daude, bai ugalketa errazteko, bai elikagai edo lurralde gehiago edukitzeko. Horrela, lana banatzeko edo hobeto babesteko koloniak, taldeak edo familia-elkarteak sortzen dira.

Espezie desberdinen artean, honako hauek aipa ditzakegu:

  • Lurraldeagatiko edo elikaduragatiko “nik galdu egiten dut, zuk galdu egiten duzu” lehia-harremanak.
  • “Nik irabazten dut, zuk galdu egiten duzu” motakoak, adibidez: komentsalismoa (espezie batek beste batek sobera duen janaria aprobetxatzen du, kalterik eragin gabe), parasitismoa (espezie bat beste batez baliatzen da, kaltea eraginez) edo harrapakaritza (espezie batek bestea jaten du).
  • “Nik irabazi egiten dut, zuk irabazi egiten duzu” motakoak, adibidez: mutualismoa (bi espezie elkarrekin bizi dira, nahiz eta isolatuta ere bizi daitezkeen) edo sinbiosia (bi espezie elkarrekin bizi dira eta jada ezin dira beren kabuz bizi).

Orain, 1-2-4 dinamikaren bidez (lehenik banaka pentsatuko dugu, gero bikoteka eta, azkenik, talde osoan), harreman bakoitzari buruz ezagutzen ditugun adibideak jarriko ditugu taula honetan:

Harremana

Adibideak
Koloniak
Taldeak
Komentsalismoa
Parasitismoa
Harrapakaritza
Mutualismoa
Sinbiosia

Ondoren, talde osoarekin partekatuko dugu. Ziur adibide-bilduma ederra egin dugula!

Ataza: Harrapakariak eta harrapakinak

Iraupena:
2 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Era horretako harremanak bururatzen zaizkigu lehenik eta behin, espezie bereko harremanetan pentsatzen dugunean. Denok ikusi ditugu dokumentaletan hartzak izokinak ehizatzen edo lehoiak zebrak jaten. Harrapakari-harrapakin harremana matematikan eta ekonomian asko ikertu den sistema da; izan ere, aldian-aldian errepikatzen diren zikloei erantzuten diete eta, desorekatzen direnean, ekosistema osoari eragiten diote.

Águila cazando
pxhere. Arranoa ehizan (CC0)

Harrapakin ugari daudenean hasten da harrapakari-harrapakin ziklo bat. Orduan, harrapakarien kopuruak ere gora egiten du. Baina, une batean, hainbeste harrapakari egoteak murriztu egiten du harrapakinen kopurua, eta harrapakari horiek ere murriztu egingo dira aldi berean. Ondorioz, harrapakin kopurua handitu egingo da, eta zikloa berriro hasiko da. 

Ziklo honetako bi protagonistetako bat, harrapakaria edo harrapakina, ezabatzen badugu, zikloa desorekatu egiten da, eta kalte larria egiten die ekosistemei. Askotan gizakiak eragin ditu desoreka horiek: adibidez, otsoa eta antzeko harrapakariak ehizaren bidez desagerrarazi dituenean edo izurri diren beste intsektu batzuez elikatzen diren intsektuak intsektiziden bidez desagerrarazi dituenean.

Gaur egun, sistema mota horiek eredu informatikoen bidez modelizatzen dira. Guk simulatu egingo dugu, lehenik eta behin, eskuzko joko erraz baten eta aplikazio digital baten bidez. Emaitza guztiak idatzi egingo ditugu, grafiko bat egingo dugu, ondorioak aterako ditugu eta horrekin guztiarekin txosten bat idatziko dugu, ikasgelan ahoz azaltzeko 

  

Harrapakari-harrapakin jokoa

Jokorako honako hauek behar ditugu:

  • Harrapakinei buruzko 200 txartel (kartoi mehe baten 2 cm-ko zatiak)
  • Harrapakariei buruzko 50 txartel (beste kolore bateko kartoi mehe baten 5 cm-ko zatiak)
  • Lan-orriak talde bakoitzarentzat

Jarraibideak:

Lauko taldetan jarriko gara, materialak hartuta (txartelak eta emaitzen orria). Mahaia ekosistema izango da. Taldean txandakatu egingo gara, honako hau egiteko:

  1. Hiru harrapakin banatuko ditugu mahaian: hiru txartel botako ditugu mahai gainera ausaz.
  2. Demagun harrapakari batek 3 harrapakin behar dituela bizirauteko. Hiru aldiz botako dugu harrapakari baten txartel bat eta harrapakinetako bat harrapatzen saiatuko gara. 
  3. Harrapakariak harrapakinen bat harrapatzen badu, karta horiek mahaitik kendu eta taulan geratzen den zenbakia idatziko dugu, “Gainerako harrapakinen kop.” zutabean.
  4. Harrapariak 3 harrapakin "harrapatzen" ez baditu, hil egingo da. Orduan, 0 idatziko dugu “Gainerako harrapakarien kop.” zutabean.
  5. Hurrengo belaunaldian jolasten jarraitzeko, demagun harrapakari berri bat ekosistema horretara aldatzen dela; bada, 1 bat idatziko dugu taulan, “Hasten diren harrapakarien kop.” zutabean.
  6. Hiru harrapakin harrapatzen baditu, bizirik aterako da. Orduan, beste harrapakari bat gehituko dugu hurrengo belaunaldian, eta 2 bat idatziko dugu “Hasten diren harrapakarien kop.” zutabean.
  7. Demagun harrapakinen populazioa bikoiztu egiten dela belaunaldi bakoitzean. Hurrengo belaunaldi-jokaldirako, aurreko belaunaldian geratu den harrapakin kopurua bikoiztuko dugu, mahai gainean txartel gehiago jarrita, eta taulan, “Hasierako harrapakinen kop.” zutabean, idatziko dugu. Mahaian txartel gehiago daudenez, harrapakariak edo harrapakariek aukera gehiago izango dute bizirik irauteko behar den harrapakin kopurua harrapatzeko, eta kopurua handituz joan daitezke. Era berean, jaurtitzeko harrapakari gehiago daudenez, harrapakin-kopurua gutxituz joango da.
  8. Berriro harrapakariaren txartela edo txartelak bota eta prozedurarekin jarraituko dugu 15 belaunaldiz. Taulan jokaldi bakoitzaren emaitzak idatziko ditugu.
Harrapakari-harrapakinen kop. 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 11 12 13 14 15
Hasten diren harrapakarien kop. 1
Hasierako harrapakinen kop. 3
Gainerako harrapakarien kop.
Gainerako harrapakinen kop.

Taulako emaitzekin, grafiko bat egingo dugu. X ardatzean, 1etik 15era bitarteko belaunaldiak jarriko ditugu. Y ardatzean, belaunaldi bakoitzerako populazio-kopuruak (harrapakarien kopurua, harrapakinen kopurua). Kolore edo forma ezberdineko lerro bat erabiliko dugu harrapakarietarako eta lerro bat harrapakinetarako.

Azterketa bat egin eta ondorioak aterako ditugu gure txostenerako.

  • EAzalduko dugu nola modelatu dugun ekosistema erreal bat simulazio honen bidez.
  • Taulako eta grafikoko datuak emango ditugu.
  • Taulako eta grafikoko emaitzak interpretatuko ditugu. Denbora igaro ahala gure harrapakarien eta harrapakinen populazioekin zer gertatu den deskribatuko dugu.
  • Beste 5 belaunalditan zer gerta litekeen iragarriko dugu.
  • Sisteman harrapakari berri bat gehituz gero harrapakinen populazioan zer gertatuko litzatekeen iragarriko dugu.

Harrapakinaren simulazio digitala

Harrapakari-harrapakin sistema ikertzeko beste aukera bat da simulazio digital batekin lan egitea, eta honako simulazio hau erabiliko dugu:

Population dynamic

Lehenik eta behin, beharrezkoa da informazioa arretaz irakurtzea eta erabilgarri dauden aldagaiekin minutu batzuez jolastea, nola funtzionatzen duen ikusteko eta probatzeko moduko ideiak garatzeko.

Simulazio horrek elikadura-kate sinple bateko hiru espezieren populazioak denboran zehar duen tamainari buruzko datuak ematen dizkigu: landare bat, belarjale bat eta harrapakari bat.

Simulazioan zenbait datu kontrola daitezke, hala nola:

  • Hasierako populazioak, bai harrapakariarentzat (predator), 10etik 100era bitartekoak, bai harrapakinarentzat (prey) 100etik 2000ra bitartekoak. 
  • Landare kopurua "landareen ugaritasun erlatiboak” (Relative Plant Abundance) ordezkatzen du eta 25 eta 100 artekoa da. 
  • Landareen ugaritasuna ehuneko gisa tratatzen da, eta ezin da 100 baino handiagoa izan. 
  • Belaunaldien kopurua ere aukera daiteke (10-100)."Ugalketa erlatiboa" (Relative Prey/Predator Reproduction) 1etik 6ra bitarteko eskala batean aurkezten da. Balio horrek biziraundako harrapakin bakoitzak sortutako ondorengoen kopurua adierazten du. Era berean, belarjaleen eta harrapakarien balio erlatiboak (Relative Herbivory-Predation) 1etik 8rako eskalan aurkezten dira. Harrapakari batek bizirik irauteko zenbat landare edo harrapakin jan behar dituen adierazten du horrek. 

Grafiko hauek lortuko dira: Datuak erraz lortzen dira; izan ere, sagua grafikoko edozein punturen gainetik pasatzean, balioak erakusten dira.

Aplikazioaren pantaila-argazkia


Grafikoaren lerroetako batean klik eginez gero, grafikoaren lerro hori erabat ezabatuko da, ikuspegia sinplifikatu eta honela geratuko da:

Aplikazioaren pantaila-argazkia

Has gaitezen simulazioarekin lanean..

Lehenesten dizkigun datuak dauden bezala utziko ditugu, eta harrapakarien eta harrapakinen populazioaren bi aldagaiekin soilik egingo dugu lan.

  1. Talde bakoitzak galdera bat egin behar du harekin esperimentatzeko. Galdera honekin hasiko gara txostena idazten: Nola eragiten dio ___________________________(e)k ______________________(e)ri? Adibidez, nola eragiten du harrapakarien kopurua eta harrapakinena berdinak izateak?
  2. Gure ikerketa-galdera planteatu ondoren, hipotesi bat idatziko dugu gure txostenean.
  3. Jarraian, simulazioan pentsatutako datuak jarriko ditugu eta abian jarriko dugu. Grafikoko emaitzak kopiatu eta gure txostenean itsatsiko ditugu.
  4. Ateratzen den grafikoa aztertu eta ondorioak aterako ditugu. Datuak deskribatu eta emaitzak zergatik gertatu diren azaltzen saiatuko gara. Betetzen al da hasierako hipotesia? Dena idatziko dugu txostenean.
  5. Talde bakoitzak labur-labur azalduko ditu ikasgelan bere ikerketaren emaitzak.

Sakontzeko proposamena: Anisakisa

Espezien artean gehien ikertu den harremana parasitismoa da, giza osasunetik gertu baitago. Jarduera honekin, kontsumitzen dugun arrainaren parasito bat etxean bertan behatzea proposatzen dizugu: anisakisa.

Anisakisa ziklo biologikoa itsas ingurunean egiten duen har nematodoa da, eta ohikoa da normalean kontsumitzen ditugun arrainen hesteetan eta erraietan aurkitzea.

Begiz ikus daiteke, baina ondo erreparatu behar da. Arrain freskoan, parasito horiek bizirik jarraitzen dute, eta arazorik gabe mugitzen dira, baina arraina hiltzean, erraietatik muskuluetara mugitzen dira, eta kiste bat osatzen dute.

Eufrasio Cabrera. Anisakisa (YouTubeko lizentzia estandarra) 

Anisakisak kutsatutako arraina kontsumitzen badugu, gu kolonizatzen saia daiteke, eta horrek urdaileko mina eragiten du. Arina izan daiteke eta oharkabeko, edo alergia duten pertsonetan nahiko larria izan daiteke. Hori gerta ez dadin, komeni da arraina 48 orduz izoztea, jan aurretik -18 graduko tenperaturan, eta gutxi eginda gera ez dadin prestatzea. 

Arrainei erraiak itsaso zabalean kendu eta erraiak uretara botatzeak eragin du leku batzuetan infestazio-maila oso handia izatea; izan ere, kutsatutako erraiak botatzean, beste arrain batzuek infekzioa hartzen dute eta infekzioa zabaldu egiten da.

Praktika erraz honekin egiazta dezakegu arrain freskoak anisakisa duen ala ez.

Materialak

Guraize batzuk, pintza batzuk, mozteko ohol bat, alkohola, lupa bat eta, jakina, arrainak (sardinak, antxoak, berdela...) besterik ez dugu behar.

Prozedura:

  1. Arraina guraizeekin irekiko dugu mozteko taularen gainean.
  2. Organoak bereizi eta harra arrainaren giharren artean bilatuko dugu arretaz. Batzuetan biribilkatuta egoten da.
  3. Anisakisen aleren bat atera eta alkohola duen platertxo batean jarriko dugu.
    Luparekin behatu eta marraztu edo argazkiak aterako dizkiogu.
  4. Artikulu hau modu kooperatiboan irakurri eta parasito nematodo horrek gizakiarengan dituen eraginei buruzko informazioa bilatuko dugu. Adierazgarriena iruditzen zaiguna azpimarratuko dugu: Anisakisa, gaixotasunak eragiteko gai den parasitoa.. Consumer.

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, une egokia izan daiteke gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)