Saltatu nabigazioa

Gure etorkizun iragarrezina

Ziur denok noizbait pentsatu dugula gure etorkizunean, zer ikasi nahi dugun, urte batzuk barru nola egongo garen, zertan arituko garen, non biziko garen, etab. Baina, nola ikusten dugu geure burua Lur planetako biztanle gisa? 

Agian makinaz eta tresna elektronikoz betetako etorkizuna imajinatuko dugu, edo etorkizun tamalgarria, gatazkaz eta kutsaduraz betea, edo agian atsegina, non bakea egongo den eta teknologiaren laguntzarekin naturaz gozatuko dugun.

En nuestra manos
pxhere. Gure esku (CC0)

Etorkizuna, berez, aurreikusten zaila da. Zenbaitek uste dute asmatuko dela zerbait daukagun bizi-mailari eusten jarraitzeko. Beste batzuek, aldiz, uste dute hondamendira goazela. Baina, ziurra da gure etorkizuna gizateriaren eta planetarekin duen harremanaren esku dagoela. Zientziak oso datu garrantzitsuak ematen dizkigu, zaintzen ez badugu zer gertatuko zaigun jakin ahal izateko. Iker dezagun.

Ataza: Etorkizunaz hitz egingo dugu

Iraupena:
1 ordu
Taldeak:
lauka taldak/ banaka

Taldeka, bideo hau ikusten dugu:

Xa1. Zer gertatuko da baliabideak agortzen ditugunean? (YouTubeko lizentzia estandarra) 

Banaka, txantiloi hau beteko dugu: Ikusi – pentsatu – neure buruari galdetzen diot: 

Destreza veo-pienso- me pregunto
Pilar Etxebarria. Trebetasuna: Ikusi – pentsatu – neure buruari galdetzen diot (Domeinu publikoa)

Taldean partekatuko dugu geure buruari zer galdetu diogun, eta eztabaidatuko dugu:

  • Bideoan bi jarrerek etorkizun bera dakarte. Zeinekin identifikatzen gara gehien?
  • Gure ustez, zer da aurrerapena?
  • Saihestezina al da baliabideak agortzea?
  • Ba al dago baztertu dezakegun premiarik?, Zein ez?
  • Zer etorkizun nahiko genuke?
  • Denok bizi al gaitezke baliabideak agortu gabe eta planetari kalterik egin gabe?

Idatziz jasoko ditugu “Eskema-zubi” honen lehenengo zatian sortzen diren ideia nagusiak:

Destreza puente 1-2-3
Pilar Etxebarria. Trebetasuna: 1-2-3 zubia (Domeinu publikoa) (Dominio público)

Ataza: Gehiegizko gaitasunaren eguna, eta garapen jasangarriaren helburuak.

Iraupena:
1 ordu
Taldeak:
Lauko taldeak

Etorkizuna oso beltza da, ezta? Baina, non dago muga? Ba al dago irtenbiderik? Ziur denok egiten ditugula halako galderak. Horiei erantzuteko, honako testu hau modu kooperatiboan irakurriko dugu, hau da, bakoitzak, txandaka, paragrafo bat irakurriko du eta hurrengoak laburbildu egingo du jarraitu aurretik. Halaber, irakurketan zehar, esanguratsuenak iruditzen zaizkigun esaldiak azpimarratuko ditugu.

Irakurketa: Ba al du etorkizunik gure planetak? Gehiegizko gaitasunaren eguna, eta garapen jasangarriaren helburuak.

Urtero, Lurraren Gehiegizko Gaitasunaren Eguna ospatzen da. Efemeride horren xedea da herritarrak lehenbailehen jabetzea gure planetako baliabideen gehiegizko ustiapenak eragiten duen inpaktuaz. Ekimen hori kalkulu errealetan oinarritzen da, eta gizakiak kontsumitzen dituen eta planetak ekoitzi ditzakeen baliabideen kopurua simulatzen du, urtebeteko epean. Aurresaten du urte horretako zer datatan agortuko genituzkeen planetako baliabide guztiak eta zenbat “Lur” beharko genituzkeen kontsumo-erritmo horri eusteko.

Gráfica sobrecapacidad
Cmglee . Gehiegizko gaitasunari buruzko grafikoa (CC BY-SA)

Grafiko honetan 2022ra arteko simulazioa aurkezten da. 1970etik aurrera, baliabideen kontsumoa handituz joan da, eta, 2022an, baliabideak uztailaren 29rako agortuko genituen. Data horretarako, defizit ekologikoan sartuta egongo ginen: ekosistemek baliabide naturalak birsortzeko duten ahalmena % 74 gaindituko genuen. Gizateriak, batez beste, 1,75 planeta beharko lituzke bere baliabide-eskariei erantzuteko. Eta urtetik urtera data gero eta gehiago aurreratzen da.

Garaiz al gabiltza Lurraren narriadura geldiarazteko? Eredu honen arabera, Lurraren Gehiegizko Gaitasunaren Eguna urtero 4,5 egunez atzeratuko bagenu, 2050ean berriro biziko ginateke planetaren mugen barruan. Itxaropena badago, beraz; ez, ordea, kontzientziaziorik eta lanik gabe, kontuz!

Gizateria gisa planteatzen zaigun arazo larriaren jakitun, 2015eko irailaren 25ean, munduko liderrek 17 helburu global adostu zituzten planeta babesteko eta guztiontzako oparotasuna ziurtatzeko, hau da, garapen jasangarria lortzeko. Garapen jasangarria lortzea da gizartean baliabideak giza premiak asetzeko erabiltzen jarraitzea, baina naturaren osotasuna eta egonkortasuna ahuldu gabe. 

garapen jasangarriarako helburuak
ONU. Garapen jasangarrirako helburuak (CC0)

Helburu bakoitzak datozen 15 urteetan lortu beharreko jomuga espezifikoak ditu. Gaur arte, garapen jasangarriaz hitz egiten zenean ingurumen-alderdiei zegokien termino batez ari ginela zirudien. Hala ere, gaur egun, helburu horiek lortzeko, garapen jasangarriak hiru oinarri nagusi izan behar ditu: ekonomikoa, soziala eta ekologikoa. Aurrerapenaren kontzientzia horrek berekin ekarri du aldatzea luzaroan nagusi izan zen jarrera, aurrerapena eta mugarik gabeko hazkunde ekonomikoa parekatzen zituena.

 

Desarrollo sostenible
Johann Dréo. Garapen jasangarria (CC BY-SA)

Mundu guztiak egin behar du bere lana: gobernuek, sektore pribatuak, gizarte zibilak eta baita gu bezalako norbanakoek ere. Ekimenetako bat Eskola Agenda 2030 da. Gai izango ote gara egungo premiak asetzeko, etorkizuneko belaunaldien gaitasuna arriskuan jarri gabe?

Taldean, gogoeta egingo dugu irakurgaiarekin lotutako galdera hauei buruz:

  1. Lurraren gaitasunari buruzko grafikoari begiratuta, zenbat urtean behin aurreratu da hilabete bat, gutxi gorabehera? Zer gertatu da 2020an? Ondorio ekologikoren bat atera dezakegu urte horretan?
  2. Saihestezina al da baliabideak agortzea?
  3. Aldatu al da aurrerapenari buruz dugun pertzepzioa testua irakurri ondoren?
  4. Eta etorkizunaz dugun pertzepzioa?
  5. Bizi al gaitezke denok baliabideak agortu gabe eta planeta kaltetu gabe? Non dago gakoa?
  6. Zein da ondoriorik garrantzitsuena?
  7. Zer egin dezakegu laguntzeko?

Amaitzeko, ideia berriekin, eskema-zubiaren bigarren zatia beteko dugu. 

Destreza puente 123
Pilar Etxebarria. Trebetasuna:123 zubia (Domeinu publikoa)

Hausnarketa eta ebaluazioa

Ataza amaitu ondoren, une egokia izan daiteke gure ikaskuntza-egunerokoan hausnarketa egiteko. Hauek izan daitezke egin ditzakegun galdera batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesuan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)