Saltatu nabigazioa

Beroa eta beroaren ondorioak

Horren gainean pentsatu eta informazioa bilatuz gero, beroak ondorio hauek sortzen dituela ikusiko genuke: tenperaturaren igoera, egoera-aldaketak eta dilatazioa. Baina, ba al dakigu nola gertatzen diren?

geralt. Beroaren ondorioak (Jabari publikoa)

Beroaren eraginak esperimentalki ikertuko ditugu, eta txosten bat egingo dugu ateratako ondorioekin.

Beroaren eraginen gainean ikertu

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Banaka, talde txikietan eta talde handian

Jarduera honetan, beroaren eraginak ikertuko ditugu. Horretarako, hainbat jarduera esperimental egingo ditugu beroaren hainbat txoko ikustatuz; ondoren, emaitzak alderatu eta gure txostena egingo dugu ondorioen txokoan.

efectos del calor
Clker-Free-Vector-Images . Beroaren eraginak (Jabari publikoa)

  Jarduerak taldean egingo ditugu, eta, azkenik, gure ezagutzak banakako galdetegi baten bidez egiaztatuko ditugu.

1. jarduera: Beroaren eraginen txokoak

Beroaren eraginak esperimentalki egiaztatuko ditugu; horretarako, beroaren txokoak ikustatuko ditugu. Txoko bakoitzean, beroaren ondorio bakoitza egiaztatuko dugu esperimentalki.

Jarduera hauek talde txiki eta handian egingo ditugu saio bat eta erdian.

Globo de aire caliente
Michael_Luenen . PixabayGlobo (Jabari publioa)

Honako txoko hauek ikustatuko ditugu:

1.-Dilatazioaren txokoa, I.

2.-Dilatazioaren txokoa, II.

3.-Egoera-aldaketen txokoa.

4.-Ondorioen txokoa.

 

Dilatazioaren txokoa I

Jarduera: Solidoak dilatatzea.

Materialak:

  • Flasko bat taparekin eta zirrikitu bat tapan.
  • Zirrindolak.
  • Bero-iturria.
  • Pintzak.
                                                Mª Jesús Serna (Jabari publikoa)

Prozedura:

  • Zirrindola flaskoaren zirrikitutik pasatuko dugu
  • Zirrindola pintzekin hartu eta berotu egingo dugu minutu batez, eta, ondoren, zirrindola artekatik pasatuko dugu.

Zirrindola hotza. Zirrikitutik pasatzen al da?

Zirrindola beroa: Zirrikitutik pasatzen al da?

Zirrindola hotza Zirrindola beroa

Zirrikitutik pasatzen al da?

Zirrikitutik pasatzen al da?

Azalpena

Dilatazioaren txokoa II

Jarduera: Gasak dilatatzea.

Materialak eta produktuak:

  • Bi globo.
  • Bi ontzi.
  • Plastikozko bi botila.
  • Ur hotza eta beroa.

Prozedura:

  • Jarri ur hotza eta ur beroa ontzi banatan.
  • Jarri globoa botila bakoitzaren ahoan.
  • Jarri ontzi bakoitzean globodun botila bana.

 

                     Mª Jesús Serna. Dilatazioa (Jabari publikoa)

Ur hotzeko ontzia

Ur beroko ontzia

Botila globoarekin sartzen da

Zer gertatzen da?

Botila globoarekin sartzen da

Zer gertatzen da?

Azalpena

Egoera-aldaketen txokoa

Jarduera: Egoera-aldaketak.

Materialak eta produktuak:

  • Hauspeakin-ontzia.
  • Tripodea eta sareta.Bunsen metxeroa.
  • Termometroa
  • Izotza.

Prozedura:

  • Tripodea jarri, sareta metxeroaren gainean duela.
  • Jarri izotz birrindua (ontziaren bolumenaren 1/3 inguru) berotzeko ontzian, eta sartu termometroa.
  • Tenperatura neurtu, taulan idatzi, eta metxeroa piztu.
  •  Ur–izotza nahastu noizbehinka, tenperatura homogeneizatzeko.
              Mª Jesús Serna. Egoera aldaketak (Jabari publikoa)

Prozedura

  • Tripodea jarri, sareta metxeroaren gainean duela.
  • Jarri izotz birrindua (ontziaren bolumenaren 1/3 inguru) berotzeko ontzian, eta sartu termometroa.
  • Tenperatura neurtu, taulan idatzi, eta metxeroa piztu.
  •  Ur–izotza nahastu noizbehinka, tenperatura homogeneizatzeko.
  • Tenperatura minutu bateko tarteetan neurtu eta idatziko dugu.
Tenperatura (ºC)
Denbora (minutuak)

Denbora-tenperatura grafikoa egingo dugu, urak tarte bakoitzean duen egoera adieraziz.

Ondorioen txokoa.

Egin ditugun jarduerei buruzko txostena aurkeztuko dugu.

 

Txokoak

Ondorio esperimentalak eta teorikoak

Aurkitutako zailtasunak

Dilatazioa I

Dilatazioa II

Egoera aldaketak

2. jarduera: Beroari eta beroaren ondorioei buruz ditugun ezagutzak egiaztatu

Galdera

Nola deitzen zaio solidotik likidora igarotzeari?

Erantzunak

Sublimazioa

Kondentsazioa

Fusioa

Solidotzea

Feedbacka

Galdera

Zer gertatzen da gorputz baten dilatazioan?

Erantzunak

Tamaina handitzea

Tamaina handitzea

Egoera-aldaketa

Izaera aldaketa

Feedbacka

Galdera

Zein da nazioarteko sistemako tenperatura-unitatea?

Erantzunak

Kelvin

Celsius

Gradu zentigradu

Fahrenheit

Feedbacka

Galdera

Zer izan behar dute oreka termikoan dauden bi gorputzek?

Erantzunak

Egoera bera

Izaera bera

Tenperatura bera

Dimentsio berak

Feedbacka

Galdera

Gorputz baten tenperatura zer energia-motarekin lotzen da?

Erantzunak

Termikoa

Mekanikoa

Zinetikoa

Potentziala

Feedbacka

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ebaluazioa egiteko, eskala hauek erabiliko ditugu:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan)

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala  (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)