Saltatu nabigazioa

Oreka termikoa

Beroa eta tenperatura

Tenperatura desberdinetan dauden bi gorputz kontaktuan jartzean, tenperatura altuena duenak bere energiaren zati bat tenperatura baxuena duenari ematen dio, eta azkenean, bi tenperaturak berdindu egiten dira.

Egoera horri oreka termikoa deritzo. Tenperaturak berdintzean gertatzen da, hau da, bero-fluxua eten egiten da, eta, orduan, oreka-egoera lortzen da.

Oreka termikoa eguneroko hainbat egoeratan eta prozesu naturaletan aurki dezakegu, adibidez, gorputz-tenperatura termometro baten bidez neurtzen dugunean. Termometroak gorputz-tenperatura hartzen behar duen denbora, eta oreka termikoa lortzeko behar den denbora berdinak izango lirateke.

Gauza bera gertatzen da kafe-katilu bat hozteko esne hotza gehitzen diogunean.

Clker-Free-Vector-Images. Oreka (Jabari publikoa)

Oreka termikoari buruzko askoz ere adibide gehiago aurki ditzakegu. Horixe izango da gure zeregina. Hainbat eguneroko sistema ikertzen saiatuko gara, bai esperimentalki bai teorikoki.

Oreka termikoa ikertzen

Iraupena:
Bi saio
Taldekatzea:
Talde txikia eta talde handia

Ataza honetan, taldean lan egingo dugu. Hainbat jarduera esperimental egingo ditugu oreka termikoa bilatzea helburu hartuta, eta, amaitzeko, eguneroko egoera bat ikertuko dugu, non egoera erreal bat eta egoera horrek oreka termikoarekin zer-nolako lotura duen aztertuko den.

Oreka termikoa . Wikipedia (Jabari publikoa)

Hainbat esperimentu egingo ditugu bolumen berdinekin eta bolumen desberdinekin.

1. jarduera: Bolumen berdinekin esperimentatuko dugu

Jarduera honetan, oreka termikoa esperimentalki landuko dugu; horretarako, tenperatura desberdinean dauden ur-bolumen berdinen nahasketak hartuko ditugu oinarri, eta emaitzak ikasgelako taldean alderatuko ditugu.

Talde txiki eta handian lan egingo dugu saio erdi batean.

Materialak eta produktuak

Jarduera honetan oreka termikoa esperimentalki landuko dugu tenperatura desberdineko ur-bolumen berdinen nahasketatik abiatuta; emaitzak ikasgelako taldean alderatuko ditugu.

Talde txiki eta handian lan egiten dugu saioan zehar.

  • Hiru hauspeakin-ontzi, 100 mL eta 250 mL-koak
  • Probeta
  • Ura 20 ºC-an
  • Ura 70 ºC-an
  • Termometroa

Prozedura

Irakasleak 20 ºC-ko eta 70 ºC-ko ura emango dio talde bakoitzari; 70 ºC-koa gorriz margotuta izango da.

Gure hipotesia egingo dugu.

HIPOTESIA: 

Hipotesiak (Jabari publikoa)

Zer gertatuko da ura tenperatura desberdinetan nahastean?

  • 20 ºC-an dagoen ur-kantitate ezberdinak neurtuko ditugu probetarekin, eta gero, 70 ºC-an dagoen urarekin kantitate horiek berak neurtuko ditugu.
  • 20 ºC-an dagoen uraren eta 70 ºC-an dagoen uraren kantitate berak nahastu 250 mL-ko hauspeakin-ontzian, eta tenperatura neurtu.

Taula osatuko dugu.

Esperimentatu

Nahasketa hauek egin eta tenperaturak idatziko ditugu:

20 ºC-an dagoen ur-bolumena

70 ºC-an dagoen ur-bolumena

Nahasketaren tenperatura

50 mL

50 mL

 

75 mL

75 mL

 

100 mL

100 mL

 

Ondorioak

Emaitzak hipotesiarekin alderatuko ditugu eta gure ondorioa aterako dugu:

Ondorioa (JP)

Ondorioak

2. jarduera: Bolumen desberdinekin esperimentatuko dugu

Jarduera honetan 20 ºC-ko eta 70 ºC-ko tenperaturan dauden hainbat ur-bolumen nahastuko ditugu, eta emaitzak ikasgelako taldean alderatuko ditugu.

Talde txiki eta handian lan egingo dugu saio honetan.

Materialak eta  produktuak

  • Hiru hauspeakin-ontzi, 100 mL eta 250 mL-koak
  • Probeta
  • Ura 20 ºC-an
  • Ura 70 ºC-an
  • Termometroa

Prozedura

Tenperatura desberdineko hainbat ur-bolumen nahastuko ditugu, probetarekin neurtu ondoren: ur-bolumen batzuk 20 ºC-an egongo dira eta 70 ºC-an besteak. Neurtutako kantitateak hurrengo taulan agertzen dira. Gero, ur-bolumenak nahastu ondoren, eta hurrengo taulari jarraituz, nahasketaren tenperatura neurtu eta taula osatuko dugu.

Irakasleak 20 ºC-an eta 70 ºC-an dagoen ura emango dio talde bakoitzari.

Gure hipotesia egingo dugu.

HIPOTESIA

Hipotesiak (JP)

Zer gertatuko da nahasketa egitean?

Esperimentatu

Nahasketa hauek egin eta tenperaturak idatziko ditugu:

20 ºC-an dagoen ur-bolumena

70 ºC-an dagoen ur-bolumena

Nahasketaren tenperatura

100 mL

50 mL

 

75 mL

50 mL

 

50 mL

100 mL

 

50 mL

75 mL

 

Ondorioak

Emaitzak hipotesiarekin alderatuko ditugu eta gure ondorioa aterako dugu:

Conclusión (Jabeari publikoa)

Ondorioak

3. jarduera: Oreka termikoa eguneroko egoera batean

Gure irakasleak lau egoera desberdin planteatuko dizkigu, eta egoera horiek zozketa bidez banatuko dizkio talde bakoitzari.

Talde bakoitzak egokitu zaion egoera zein den azalduko du eta egoeraren eta oreka termikoaren arteko lotura zientifikoki azalduko du. Dinamika kooperatibo hau erabiliz lan egingo dugu: «folio birakariaren teknika kooperatiboa»  (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf formatuan); amaitzean, talde bakoitzak zein egoera egokitu zaion eta zer ondorio atera dituen azalduko du ikasgelan, behar duen dokumentazioa erabilita.

Trabajo en grupo
geralt . Lan koperatiboa ((JP)

Talde txiki eta handian lan egingo dugu saio batean.

Egoerak

Egoeren zozketa egingo dugu.

Ondorioa ateratzeko zer prozedura erabili den balioetsiko da, ez emaitza bera.

Gogoratu: taldean lan egiten eta «Folio birakaria»-ren dinamika kooperatiboa erabiltzen ari gara, eta, beraz, taldeko kide guztiek jardueran parte hartu dutela ziurtatuko dugu.

EGOERA
1

Kilo bat izozki duen ontzi bat kilo laurden bat duen izozki beraren beste bat baino mantsoago urtuko da. 

2

Eskua baranda hotz batean denbora batez jartzean zer gertatzen da.

3

Pertsona bat ur berotan bainatu eta ateratzen denean, hotz pixka bat izaten du.

4

Ur-baso batean izotz-kubo bat jartzen denean zer gertatzen da.

Emaitzak azaldu eta gainerako taldeekin alderatuko ditugu

Ebaluazioa eta hausnarketa

Ataza hori amaitu ondoren, gure ikaskuntza-egunkarian hausnarketa egiteko une ona izan daiteke. Hona hemen iradokizun batzuk:

  • Zer ikasi dut?
  • Prozesu osoan zehar zerk harritu nau gehien? Zergatik?
  • Aldatu al dut aurretik nuen iritzirik? Zein?
  • Zer izan da zailena? Zergatik?

Ebaluazioa

Ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko ditugu:

  1. -Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala(deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

2.-Laborategiko lanerako balioespen-eskala  (deskargatu odt  formatu editagarrian eta pdf formatuan).

Creado con eXeLearning (Ventana nueva)