Saltatu nabigazioa

Beroaren eraginak

Orientabide didaktikoko fitxak

Apartatu honetan energia termikoaren gakoak aztertu ditugu, bi erronka desberdinekin. Hona hemen erronka bakoitzaren fitxa:

Beroa eta beroaren ondorioak

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztu nahi dira, bideo baten bidez informazioa bilatzetik hasi eta ikasleen inguruko ikerketa txikiraino.

ERRONKA: Ikasleek beroaren efektuak deskubritzen dituzte hainbat txoko bisitatuz eta aurkitzen dituzten jarduera esperimentalak eginez; azkenik, beren ezagutzak egiaztatzen dituzte galdetegi baten bidez.

PRODUKZIOA: planteatutako erronkari irtenbidea emateko, beroaren efektuen txokoetako jarduera esperimentalak konpondu behar dira, eta, azkenik, haien ezagutzak egiaztatu, galdetegi baten bidez.

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENZIA ZIENTIFIKOA  (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

1

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

1,2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2

(*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da, LOMCEn azaltzen den moduan. 

EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

  • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
  • Dilatazio-fenomenoa azaltzeko, fenomeno horren aplikazioren bat hartzen du oinarri, hala nola likidozko termometroak, egituretako dilatazio-junturak, etab.
  • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
  • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.

  • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

 EBALUAZIO-TRESNAK:

Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan)

2.-Ikerketa zientifikoko lan bat balioesteko eskala  (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

Beroaren goi-bilera

GAIA: Energia termikoa

DENBORA: 2 saio.

ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

 ERRONKA: Ikasleek tenperaturak Poloetan duen eragina ezagutuko dute informazio-bideo baten eta jarduera esperimentalen bidez, eta, azkenik, eztabaida baten bidez, berotegi-efektua murrizteko proposamenak egingo dituzte. 

 PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, ikerketa bat egin beharko dute informazioa bilatuz eta jarduera esperimentalak planifikatuz, eta ateratzen dituzten ondorioak formatu digitaleko hainbat proposamenetan islatuko dituzte. 

EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

EDUKIAK:

  • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
  • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
  • Energia termikoa
  • Beroa eta tenperatura

KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

Jarduerak

Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

1,2

Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi.

1,2

Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

2

Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

2

BESTELAKO KONPETENTZIAK

Jarduerak

Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

Konpetentzia digitala

Ikasten ikasteko konpetentzia

Ekimena eta espiritu ekintzailea 

1,2

    (*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da  LOMCEn azaltzen den moduan. 

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
    • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
    • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
    • Oreka termikoaren kontzeptua agerian jartzen duten eguneroko fenomenoak eta esperientziak kualitatiboki interpretatzen ditu, eta oreka termikoa tenperaturak berdintzearekin lotzen du.
    • Oreka termikoaren kontzeptua agerian jartzen duten eguneroko fenomenoak eta esperientziak kualitatiboki interpretatzen ditu, eta oreka termikoa tenperaturak berdintzearekin lotzen du.
    • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
    • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

     EBALUAZIO-TRESNAK:

    Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

    1.-Zientziei buruzko eztabaida-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

    2.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan)

    Korronte ezkutua

    GAIA: Energia termikoa

    DENBORA: 2 saio.

    ATARIKOAK: Lehenik, hitzaurre bat egingo da kontzeptu hauen gainean: energia termikoa, beroa eta tenperatura.

    TESTUINGURUA: Jarduera klasikoak modu dinamikoagoan aurkeztea da helburua, informazioa bideo baten bidez bilatuz edota ikasleen ingurunean ikerketa txikiak eginez.

    ERRONKA: Ikasleek beroaren eraginak ezagutuko dituzte, eta horretarako, informazioa bildu, esperimentuak eta simulazioak egin eta beroaren eraginei buruzko ondorioak aterako dituzte.

    PRODUKZIOA: Planteatutako erronka ebazteko, talde bakoitzak hainbat ondorio atera beharko ditu ikerketa aktiboa eginez.

    EBALUAZIOA: taldearen eta ikasle bakoitzaren lanak kalifikatuko dira. 

     EDUKIAK:

    • Informazioaren tratamendua: identifikatu, ulertu (alderatu, sailkatu, aztertu eta sintetizatu), balioetsi eta azaldu (deskribatu, definitu, laburbildu, azaldu, argudiatu, justifikatu, etab.).
    • Ikerketa-lan txikiak egin eguneroko inguruneetan.
    • Energia termikoa
    • Beroa eta tenperatura

    KONPETENTZIA ZIENTIFIKOA (*)

    Jarduerak

    Zientziaren oinarrizko kontzeptuak mundu naturaleko sistemekin erlazionatu.

    1,2,3,4,5

    Sistema eta fenomeno naturalak deskribatu, azaldu eta aurreikusi

    1,2,3,4,5

    Ezaugarri zientifikoak dituzten arazoak identifikatu eta haiei buruzko ikerketa txikiak egin.

    3,4

    Erabakiak hartu erantzukizunez, autonomiaz eta espiritu kritikoz.

    5

    BESTELAKO KONPETENTZIAK

    Jarduerak

    Hizkuntza-komunikaziorako konpetentzia

    Konpetentzia digitala

    Ikasten ikasteko konpetentzia

    Ekimena eta espiritu ekintzailea 

    1,2,3,4,5

    (*) Bereizirik azalduko dugu zer den konpetentzia zientifikoa, hobeto uler dadin; izan ere, «Matematikarako konpetentzia eta zientzia eta teknologiarako oinarrizko konpetentziak» atalaren parte da,  LOMCEn azaltzen den moduan. 

    EBALUAZIO-IRIZPIDEAK:

    • Informazioa bilatu, identifikatu, hautatu eta interpretatzen du, eta ikasgaiei buruzko ideiak ezagutzen ditu.
    • Tenperaturaren kontzeptua eredu zinetiko-molekularraren arabera azaltzen du, eta tenperatura, energia eta beroa bereizten ditu.
    • Tenperaturaren eskala absolutu bat dagoela ezagutzen du eta Celsius eta Kelvin eskalak erlazionatzen ditu.
    • Txostenak egiteko, ikerketan ateratako ondorioak erabiltzen ditu, eta argi eta garbi ematen ditu aditzera dagokion gai zientifikoarekin lotutako azalpenak eta argudioak.
    • Oreka termikoaren kontzeptua agerian jartzen duten eguneroko fenomenoak eta esperientziak kualitatiboki interpretatzen ditu, eta oreka termikoa tenperaturak berdintzearekin lotzen du.
    • Energia transferitzeko mekanismoak identifikatzen ditu, eta mekanismo horiek eguneroko hainbat egoeratan eta fenomeno atmosferikotan ezagutzen ditu; hortaz, eraikinetarako eta berotze-sistemak diseinatzeko materialen hautaketa justifikatzen du.
    • Planteatutako gaiak behar bezala arrazoitzen ditu eta argudio zientifikoekin adierazten ditu, bere mailarako egokia den hiztegi zientifikoa behar bezala erabilita.

     EBALUAZIO-TRESNAK:

    Ataza ebaluatzeko, eskala hauek erabiliko dira:

    1.-Laborategiko lan bat balioesteko eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta  pdf formatuan)

    2.-Zientziei buruzko eztabaida-eskala (deskargatu odt formatu editagarrian eta pdf  formatuan)

    Creado con eXeLearning (Ventana nueva)